Umeen Parlamentuak Haurtzaroaren Urtea ospatuko du 2021. urtean zehar. Hartara, umeen eskubideak egongo dira erdigunean, eta horiei buruz hausnartzeko eta praktikan jartzeko aukerak emango dira. Jardunaldiak, eztabaidak, webinarrak eta mahai-inguruak antolatuko dira umeen eskubideak errealitate bihurtzeko Eskozian. 

Atzoko egunez, Eskoziako parlamentuak Nazio Batuen Umeen Eskubideen Konbentzioa indarrean jartzeko lege-proiektua onartu zuen. Horrek esan nahi du inbertsioa egingo dela familia eta umeengan, lehen urteetatik, batez ere arazoen prebentzioan. Izan ere, orain arte, umeak helduen jarrera onaren menpekoak ziren, eta, askotan, zoritxarrez, jarrera hori ez da ona izaten.

Horrek umeen ingurumenaz hausnartzera bultzatzen gaitu, haurtzaroak ziurtasuna, adiskidetasuna, enpatia eta errespetua islatzen dituen espazioak sortzeko.