Pandemiaren ondorioak ez dira modu ekitatiboan banatu. Kaieran jada argitaratu den bezala, langabezia, arrazismoa edota etxe-falta pairatzen dutenak egoera latzagoa jasaten ari dira. Beraz, Harvard Unibertsitateko Irvin L. Scott-ek aldarrikatzen duenaren arabera, “normaltasunera” itzultzea baino, lehengo normaltasuna eraldatzean dago gakoa, bereziki, arriskuan dauden talde sozialen hezkuntza-kalitatea bermatuz. 

Hori lortzeko, The PK-12 Education Ecosystem Framework [12 urtera arteko Hezkuntza Eskosistemaren Esparrua] proposatu du. Bi dira esparruaren onurak: alde batetik, pertsonei egoera latzenetan dauden ume eta komunitateetan izan nahi duten inpaktuaz pentsatzeko aukera ematen die; bestetik, komunitate horiei giza eta finantza kapitala nola handiagotu erakusten die.

Programak lankidetza bilatzen du politikarien, gobernuz kanpoko erakundeen, enpresen eta eskolen eta komunitateen artean. Hala, Scottek Hezkuntza Eskosistema Taldea sortzea proposatzen du, hainbat diziplinatako pertsonek helburu berdina lortzeko lan egiteko.

Hezkuntza Eskosistemaren Esparruak gaur egungo erronkei erantzuna eman diezaieke, “normaltasuna” birpentsatzeak dakarren aukera dela eta.