Neska batek amodio kontua izan zuen gelako popularrenarekin, gaizto itxura duen mutilarekin. Egun batzuen buruan, mutilari bost axola zitzaion neska. Ilusio hutsa balitz bezala, neskak orain arrakasta handiagoa duela pentsatzen du, mutil askok izan nahi dutelako amodio kontua berarekin, eta, «lagun» batzuen presioari kasu eginez, bestela egingo ez zituzkeen gauzak egin ditu, baita argazki «ausartak» ere. Geroago, konturatu da errealitatea bestelakoa dela; izan ere, haren ospe sozialak, hobera beharrean, okerrera egin du, neska zein mutilek kritikatzen dute, haren izen ona zikintzen dute, eta hari buruzko iruzkinak egiten dituzten sareetan eta txatetan. Amanda Tood-en suizidio-kasua erreala da. Beste neska batzuek ikasketak uzten dituzte, eta depresioa izaten dute. Ebidentzietan oinarritutako prebentziorako bestelako aukerak proposa ditzakegu, neska bakar bat ere ez dadin sozializatu desengainu sakona dakarren harreman-ereduaren barruan, eta egoera horiek nahiz egungo gizartean nagusi diren ereduek eragiten dizkieten egoerak gainditu ditzaten, neska horiek espazio seguruez inguratzea lortzen ez dugunean.

Igoeraren ilusioa pertsonek duten pertzepzio okerra da, harreman afektibo-sexualak (inposaketa eta mespretxua gailentzen diren maskulinitate-eredu tradizionalarekin bat datozen pertsonekin) estatus sozial eta erakargarritasun handiagoarekin lortzen dituztenean, horiek txikiagotu egiten badira ere.

Hori errealitatea da ikastetxeetan eta auzoetan. Ikusgarriagoa da nerabezaroan, baina lehen hezkuntzan gertatzen ari da eta ez gara aintzat hartzen ari? Zenbait interakziok erakargarriagoa egiten dute indarkeria haurtzarotik; zoriaren menpe utziko dugu? Lehen hezkuntzan, neskek beren mutil-lagunei buruz hitz egiten dute. Nor eta zergatik aukeratzen duten galdetzen badiegu, arazo hori ikusarazten lagundu diezaguke.

Ebidentziek ematen dizkiguten gainditze-bideak berdinen taldeak harreman afektibo-sexualak aukeratzeko duen garrantzian oinarritzen dira, baita kalitatezko harremanak jaiotzen garen unetik lantzean ere. Hain zuzen, harreman horietan tratua ona izan behar da, eta balio eta sentimendu onenak dituzten pertsonak erakargarri egin behar dira. Beste proposamen batzuk ere badaude: maskulinitate-eredu alternatiboak sustatzea, ontasuna eta desira biltzen dituztenak, eta nesken arteko lehiakortasuna bultzatzen ez dutenak; eta biktimei laguntzeko elkartasun-sare feministak sortzea, kritikekin bat egingo ez dutenak eta maskulinitate tradizional hegemonikoko mutilak baztertuko dituztenak.

Lehen eta bigarren hezkuntzako geletan dagoeneko elkarrizketa-espazioak irekitzen ari dira gai horiek eztabaidatzeko, eta haiei buruzko artikulu zientifikoak ere irakurtzen dituzte. Horrela, sozializazio prebentiboa lantzen da, neskek aukeratzen dituzten harreman guztiak, esporadikoak ala ez, liluragarriak, sutsuak eta dibertigarriak izan daitezen, eta, horien ostean, ez ditzaten ilusio itsusi gisa gogoratu, amets zoragarri gisa baizik.  

Egilea: Sara Carbonell