Estatu Batuetako datuek diotenez, 8,9 milioi ikasle landa-eskoletara joaten diren arren, osasun mentaleko zerbitzuak askotan eskasak dira. Jakin badakigu osasun mentala zaintzea bereziki garrantzitsua dela, bereziki egungo pandemia-egoeran. Antza, landa-eskoletako gazteek isolamendu-sentsazio larriagoa izan dezakete hiriko eskoletako ikasleek baino. Gauzak horrela, landa-eremuetako gazteen ongizatea sustatzeko lagungarriak izan daitezkeen elementuen bila egon dira Resilient Southern Illinois-en (Resilient SI). Haien aburuz, landa-komunitateek erresilientzia kolektiboa sustatzeko erraztasun handiak dituzte, eta horiek azpimarratu eta behar bezala aprobetxatu beharko lirateke ikasleen ongizatea bermatzeko. 

Landa-eremuetako ikasleek garraio eta baliabide teknologikoetarako sarbidea mugatua duten arren, badituzte ongizatea sustatzeko baliagarriak diren bi elementu: biztanleen arteko harreman estuak eta komunitate-erantzukizuna. Bi elementu horiek kontuan hartuta, badira landa-komunitateetako biztanleek egin ditzaketen zenbait urrats ikasleen ongizateari laguntzeko: alde batetik, tokian tokiko lidergoa sustatzea, eta, bestetik, ikasleen arrakasta sustatzeko praktikak ezartzea. 

Gauzak horrela, landa-eremuetan lankidetza sustatzea ikasleen ongizatea hobetzeko gako garrantzitsua da. Bestalde, landa-komunitateen arteko aniztasuna zabala denez, testuinguru guztietan praktika berdinak aplikatzen diren arren, aipatutako bi elementu horien garrantzia eztabaidaezina da.