COVID-19ak eragindako pandemia dela medio, Londreseko National History Museum-ek eraikineko ateak itxi behar izan ditu. Hala ere, museora joateko aukera zabaldu da mundu osoko naturaren historia maitaleentzat. Hala, museo birtuala zabaldu da, etxetik ikusteko 14 jarduera eta esposiziorekin. Jarraian, zenbait aurkeztuko dira:

  • Hope balea urdinaren historia: museoko Hintze Hall-ean zintzilik dagoen balearen bizitza eta museora nola heldu zen ezagutzeko esperientzia interaktiboa da.
  • Zientzialariekin egoteko aukera: asteartero, meteoritoei, mamutei, krisi klimatikoari eta beste hainbat gairi buruz ikertzen ari diren zientzialarien ahotsak entzuteko aukera eskaintzen da, doan.
  • Sir David Attenborough-ek gidatutako tourra: meteoritoak, ugaztunak, arrainak, mineralak edo landareak ikusteaz aparte, museoa markatu duten pertsonen istorioak ere entzun ahal izango dira.
  • Ikertzaileekin espedizio birtualak ikustea: Antartikara edo dinosauroen arrastoen bila joan diren zientzialariak lagundu daitezke etxetik.