Drom Kotar Mestipen (“askatasunerako bidea”) emakume ijitoen elkartea duela 20 urte jaio zen helburu argi batekin: emakume ijitoa sustatzea, haren nortasunari uko egin gabe. Hala, hasieratik berdintasuna bilatu izan du elkarteak, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-eremuetan emakume ijitoen parte-hartzea sustatuz. Elkartean adin, ikasketa-maila eta lanbide ezberdineko emakume ijito eta ez ijitoek egiten dute bat amets hori betetzeko. Egiten diren jardueren artean, honako hauek dira azpimarratzekoak:

  1. Ikasle ijitoen topaketak Katalunian: jada 17 edizio egin dira, eta 200 emakume ijito baino gehiago bildu dira eztabaidatzeko nola aurre egin hezkuntza-arloan pairatzen dituzten desberdintasunei.
  2. Monitoretza-ikastaro ofiziala: doako ikastaro horrek emakume ijitoen inklusio laborala bilatzen du.
  3. Emakume ijitoen nazioarteko kongresuak: hainbat herrialdetako emakume ijitoak batzen dira kezkagarriak iruditzen zaizkien gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko.

Gainera, Drom Kotar Mestipen elkartearen inpaktua nazioarteko zientzia-komunitatera ere heldu da. Izan ere, hainbat artikulu zientifiko egin dira horri esker gertatu diren transformazioei buruz. Adibidez, Valero eta kideen ikerketak identifikatu zuen elkartean sortzen diren elkartasun-sareak esklusioari eta desberdinkeriari aurre egiteko jarduerak direla.

Hala, Drom Kotar Mestipen elkarteak 1999. urtean jaiotako ametsa emakume eta gazte ijito askorentzat egia bihurtu dela ikusi du.

Egilea: Kaiera