Giza eskubideen artean aurrerapen zientifikoetan parte hartzea dago, bai eta horiek sorturiko onuraz etekina ateratzea ere. Izan ere, hori dio giza eskubideen 27. artikuluak; baina, denok sentitzen al gara zientziaren parte? Gizabanako asko ez, eta are gutxiago hezkuntza-zientziari dagokionez. Hartara, zentzuzko zientziaren mugimendua sortzen hasi da ALL-INTERACT proiektua, zeinak gizartearen konpromisoa sendotu nahi duen pertsona guztien parte-hartzea ahalbidetuz. 

ALL-INTERACT-en oinarrian inpaktu soziala lortzen duten zientzia-ahots guztiak kontutan hartzea dago. Beraz, mundu guztiaren inplikazioa lortzeak berebiziko garrantzia du. Hori gauzatzeko, bi plataforma sortu dira: batetik Sappho (genero-indarkeria gainditzeko ebidentzia zientifikoak jasotzen dituen espazioa), eta bestetik, Adhyayana, hezkuntzarekin lotuta dauden eztabaidak biltzen dituen espazio birtuala. 

Adhyayanak hezkuntzaren inguruan dauden eztabaidak biltzen ditu, hiztegi sinplea erabiliz eta esaera konplexuak ekidinez. Bertan, edonork sor dezake post bat, “ebidentzia zientifikoak” edo “amen-omen / gezurrak” ataletan. Post horietan iruzkinak jar daitezke, artikulu gehiago gehituz edota eguneroko bizitzako esperientziak azalduz. Ondoren, gai bakoitzaren harira ordura arte argitaratuta dauden artikulu zientifikoak partekatzen dira; konkretuki, datu-base ezagunenetan. Dinamika erraz horren eskutik, ondoko gezurrak desmuntatu izan ahal dira dagoeneko: irakurtzen ikasteko garaia 6 urtetik aurrera hasten dela, familien maila sozioekonomikoaren araberakoak direla emaitza akademikoak, edota ijito familiek ez dutela interesik euren umeen hezkuntza-prozesuetan. 

Eskoletan edota bestelako hezkuntzari loturiko testuinguruetan gabiltzanontzat, zientifikoak ez diren ideia horiek sinistea eta horiekin lan egitea benetan mingarria izan daiteke, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Azken finean, etorkizuna hobetu nahi badugu, ezinbestekoa da gaurtik hastea, eta geure eskoletan eta egunerokotasunean zientifikoki egiaztatuta dauden praktikak aurrera eramatea, horixe baita gure Gabonetako oparia. Espero dugu zuen gustukoa izatea.