Zer dute komunean ikertzaile batek, museoko buru batek, maisu batek eta hiri-arkitekto batek? Bada… Denek galdera garrantzitsu bati heltzeko konpromisoa hartu dute: nola uler dezakegu hobeto jolasaren zientzia eta haurren garapenaren emaitzetan aurrera egiteko duen zeregina, eta estres toxikoaren ondorioetatik babestu?
Jolasari buruzko praktika-komunitateak (ingelesez Center’s Community of Practice on Play, COPP) jokoaren ulermen sakona eta huraren garrantzia nabarmendu nahi ditu. Hartara, diziplinarteko lantaldea galdera horri erantzuteko lanean hasi zen 2016an. Bertan ikertzaileak, profesionalak, eta bestelako profesional anitzak, irabazi-asmorik gabeko liderrak eta nazioko nahiz nazioarteko politiken formulatzaileak daude.
Gauzak horrela, joko-zelaian interesa zuten 30 alderdik erronka eta aukera partekatuko funtsezko lau arlo eztabaidatu zituzten: jokoaren zientzia, nola neurtu ikaskuntza ludikoa, komunitatean duen eragina eta jolasaren inguruko iritzi orokorrak. Gainera, ikerketak, elkarrizketak eta bideo-erregistroak egiten dituzte, komunitatearen ezagutza eta bildutako informazioa uztartzeko. Elkarlan horren adibidea Urban Thinkscape proiektua da, non espazio publikoak ikaskuntza ludikorako aukera bihurtzen dituen esku-hartzeak biltzen diren.
Egilea: Kaiera