Herrialde askotan hainbat hezitzailek uste dute ikerkuntzan oinarritutako irakaskuntza bere horretan mesedegarria dela. Haatik, berriki, zalantzan jarri dute hori. Notthingham Unibertsitateko ikertzaileak diren Jerrim, Oliver eta Sims-ek (2020) orain dela gutxi egindako ikerketaren emaitzak plazaratu dituzte honako artikulu honetan: The relationship between inquiry-based teaching and students’ achievement. New evidence from a longitudinal PISA study in England

Azterketa hori aurrera eramateko, Ingalaterrako ikastetxeetan egin zuten PISA azterketaren datuak erabili dituzte. Bertatik lortu dituzten emaitza esanguratsuenak honako hauek dira: 

  • Ez dute ebidentzia handirik ikusten ikerketan oinarritutako instrukzioaren maiztasuna nerabeek zientzia-azterketetan dituzten emaitzekin modu positiboan lotzen dela esateko. 
  • Aurkikuntza hori sendoa da. Hainbat ikerketa-neurri, azterketa zein lorpen-neurri erabiltzen dira ikasgela-testuinguru desberdinetan. 

Beraz, emaitzek adierazten dute ikerketan oinarritutako irakaskuntzak oso lotura txikia duela zientzietako lorpenarekin, eta edozein eragin positibo ikerketa-maila moderatuetara mugatzen dela, orientazio-maila handiekin konbinatua. Izan ere, gidatu gabeko ikerlan – edo ikerketa-maila handiek ez dute zerikusitik lorpenarekin. 

Hortaz, emaitza horiek bat datoz gaur egungo literaturarekin, zeinak iradokitzen duen ikerketa ez dela hain eraginkorra, ikerketa oso gidatua den kasuetan izan ezik.

Egilea: Ane Olmedillo Berasategi