Aurrerapen eta eraldaketa sakonenak zientzia eta utopiaren eskutik etorri dira. Aurkikuntza zientifikoak zabaltzeko erantzukizuna dute nazioarteko ikertzaileek. Hartara, horretarako espazio bikainak dira kongresuak, bereziki oinarrizko eskubideak eta askatasunak bermatzen dituztenak, hala nola CIMIE (Congreso Internacional Multidisciplinar de Investigación Educativa), urtero goi-mailako hezkuntza-zientzialariak biltzen dituen kongresu zientifiko entzutetsua. Aipatzekoa da batzorde zientifikoa goi-mailako zientzialariek osatzen dutela, gardentasunak eta nazioarteko estandar etikoek gidatuta. Mundua hobetzen duten ebidentziak lelopean, Michel Applek, Wisconsin-Madisoneko Unibertsitateko irakasle emerituak, egingo du irekiera-hitzaldia uztailaren 1etik 2ra iraungo duen kongresuan. 

Goi-mailako kongresuaren data garrantzitsuak bere webgunean daude; besteak beste, ekarpen zientifikoak proposatzeko epea urtarrilaren 29an amaituko da. Ikasleentzat eta baliabide murriztuak izan ditzaketen bestelako giza taldeentzat (langabezian dauden pertsonak, kontratu prekarioko irakasleak…) tarifa bereziak eskaintzen ditu CIMIEk, zientziarako eskubidea denon esku egon dadin. 

Izan ere, horixe da gizaki gisa dugun eskubidea: zientzian parte hartzea eta haren aurrerapenak ezagutzea. AMIE (Asociación Multidisciplinar de Investigación Educativa) elkarteak gizarte osoaren esku jartzen du eskubide hori CIMIE goi-mailako kongresua antolatuz.

Egilea: Andrea Khalfaoui