Blas Infante HLHI Ikas Komunitate bilakatu zen 2013an, urte askoan ikasle guztien hezkuntza-arrakastaren alde lan egin zuen zuzendaritza-taldea izan zuelako. Gainera, zuzendaritzak hezkuntza-komunitate osoaren papera aintzat hartzen zuen, ez bakarrik familiarena, funtsezkoa zen helburu hori lortzeko. Hortaz, ikastetxea Ikas Komunitate bilakatzeko prozesuak aukera ematen zuen, zientifikoki frogatutako hezkuntza-jarduketa arrakastatsuak aplikatzeaz gain, komunitate osoak ikastetxearen bizitzan parte hartzeko. Era berean, ikastetxeak parte hartu eta komunitatea alda zezakeen; hots, alde biak aberasten zituen harremana sortu zen. Horren adibide dira azaltzen dizkizuegun jarduera hauek.

Senideen prestakuntza eta ikasteko denbora hedatzea.

  • Familia-eskola: heziketa-espazioa partekatzen dugu familiekin eta irakasleekin. Familia-eskola ikastetxean ematen da. Proposamenak familien eta klaustroaren artean adosten dira. 
  • Hezkuntza-jardunaldiak: duela sei urtetik hezkuntza-jardunaldi horiek egin dira eskolarik gabeko egun batean, familien, irakasleen, ikasleen eta, oro har, komunitatearen arteko bizikidetza bultzatzeko. Espazio horrek aisialdi hutsaz haratago doan prestakuntza- eta jolas-eskaintza biltzen du, eta hausnartzeko nahiz, elkarrizketaren bidez, ikasteko aukera ematen digu. Gainera, zentzua ematen zaie gustatzen ez zaigun hori elkartasunez eta gainerako hezkuntza-eragileekin batera eraldatzen laguntzen diguten hezkuntza-kontuei, eta, hala, aurrera egiten dugu gure Ikas Komunitatean. Gainera, ezin hobeto kokatuta dagoen ikastetxean egiteak aukera ematen du haren zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko, eta abantaila handiak ematen ditu familien, irakasleen eta ikasleen bizikidetza hobetzeko eta haien arteko desberdintasunak berdintzeko. 

Boluntarioen antolaketa eta parte-hartzea IKn. 

  • Taldeko ordezkarien arteko topaketa. Hiruhilekoan behin, taldeko ordezkarien arteko kafe-bilera antolatzen dugu kezkak partekatzeko, zalantzak argitzeko, jarduerei buruzko informazioa emateko. Giro informalean egiten dira bilera horiek, zerbait hartu bitartean. Ordezkariak oso garrantzitsuak dira; izan ere, IKetako boluntarioen parte-hartzea kudeatzen laguntzen digute, baita senideen parte-hartzea eskatzen duten eta ikastetxean egiten diren beste jarduera batzuetan ere. Laguntza handia ematen digute. 
  • Boluntarioen topaketa. Ikasturtearen hasieran ematen zaien prestakuntzaz gain, ikasturtearen amaieran bizikidetza-gosaria egiten da.

Komunitatearen parte-hartzea ikastetxean, eta komunitatearena ikastetxean. 

Parte-hartzearen adibideak herriko kultura-, kirol- eta hezkuntza-jardueretan:

  • Casareseko memoria-eskola. Gure ikasleak boluntarioak dira herriko nagusienekin batera.
  • IGE ipuin laburren lehiaketa.  Ipuinen lehiaketako liburuaren argitalpena eta aurkezpena. Martxoan, LHko eta DBHko ikasleek ipuinak idazten dituzte lehiaketa horretan parte hartzeko, eta epaiaren berri kirolaren egunean, maiatzaren 1ean, ematen da; udal futbol-zelaian ospatzen da egun hori. Ikastetxeko familien eta herriko bizilagunen arteko bizikidetza-eguna da.
  • Literatura-solasaldi dialogikoak herriko Kultura Astean, herriko plazan eta eskola-ordutegiaren barruan, LHko eta DBHko ikasle-talde batekin. 
  • Irrati-tailerra. Herriko irratian bi astean behin parte hartzea.
  • Gabonetako topaketa. Gabonetako jaiaren ospakizuna Blas Infante kultura-zentroan.

Erakundeek, elkarteek, kolektiboek eta boluntarioek ikastetxean duten parte-hartzearen adibideak

Era berean, gure ikastetxearen bizitzako jarduera askotan parte hartzen dute erakundeek eta kolektiboek; hala, ikasleei gure inguruarekin lotutako askotariko edukiak eskaintzen dizkiete, eta ikasteko aukera ezin hobea da. Honako hauek dira haietako batzuk: 

  • Bisitaldia Sierra Utrerara. “Recoveren” ibilbidea. Osasunaren Astea. Gazta-tailerra. Casareseko fandangoaren jardunaldiak. Letraren jaialdia. IK-ko boluntarioen aintzatespena. Ikasturte amaierako festa. Herri-tradizioak ezagutzea eta mantentzea.

Ikus daitekeen bezala, gure ikastetxea garrantzitsua da herriko bizitzan, eta alderantziz. Hortaz, Ikas Komunitateak mantentzeko eta guztion arrakasta bilatzen duen hezkuntzaren alde egiten jarraitzeko beharra azpimarratzen dugu.   

Egilea: Blas Infante HLHI