Nola sortu eta mantendu Garapen Hurbileko Zonaldea irakaslearen eta haur-hezkuntzako ikaslearen artean?

Jakina da haur-hezkuntzan hainbat jakintzaren oinarriak eraikitzen hasten direla. Hartara, matematikako irakaskuntza-ikaskuntza ariketa batean Garapen Hurbileko Eremua (GHE) nola elkarsortu aztertzen du Breive-k

Ikerketa horretan, Norvegiako haur-hezkuntzako talde osoko saio bat sakonki aztertu zen.  Konkretuki,  4 eta 5 urteko 9 haur dira ikerketaren protagonistak, baita euren irakaslea ere. Ikerketa-gelako irakaslearen eta ikasleen arteko elkarrekintzan ardazten da, zehazki, ikasle-irakaslearen arteko dialektika eta batasunaren bidezko GHEren elkarsorkuntzan.

Vygotskyk (1987) Garapen Hurbileko Eremua (GHE) deritzon kontzeptua garatu zuen, eta azaldu zuen pertsona bat bi dimentsiotan mugitzen dela. Alde batetik, unean unekoa egiteko gai dena, eta, bestetik, oraindik egin ez baina egiteko prest dagoena. Bi gaitasunen artean GHE dago, non parte-hartzaileek, ekintza konkretuen bidez eta elkarren artean lan eginez, jarduteko aukerak zabaltzen dituzten. Espazio simetrikoa sortzen dute, non bata bestearen irakasle eta ikasle bihurtzen diren.

Ikerketaren emaitzek diotenez, ikasleek eta Haur Hezkuntzako irakasleek, GHE elkarsortzeko, bestearengan konfiantza izan behar dute, baita jardueraren erantzukizuna hartu ere. Horretarako, irakasleak berariazko konfiantza-giroa sortu behar du.

Bestalde, garrantzitsua da haurrak matematikaren irakaskuntzarekin lotuta dauden ariketetan parte hartzera animatzea, beraien ekarpenekin harkorrak izatea eta ikaskuntza-irakaskuntzako jardueren erantzukizuna hartzeko duten gaitasunean konfiantza izatea.

Egilea: Laura Gutiérrez-Fernández

IMG_1148

Be the first to comment on "Nola sortu eta mantendu Garapen Hurbileko Zonaldea irakaslearen eta haur-hezkuntzako ikaslearen artean?"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*