Emakume ijitoak historikoki baztertuak izan dira, baina, zorionez, pertsona anitzen esfortzuei esker, emakume ijitoen ahotsa geroz eta espazio gehiagotan entzuten ari da. Jarraian, Sim Romi emakume ijitoen elkartearen ordezkariarekin, Rosa Jimenezekin, eta garrantzi handiko tia Victoriarekin egindako elkarrizketa aurkezten da. Haien eskutik, aspalditik emakume ijitoen berdintasunaren alde egiten duen elkartean aurrera eramaten diren ekintzak ezagutuko ditugu, bai eta horien ametsak eta ortzi-mugan ikusten dituzten erronkak ere.

– Zeintzuk dira emakume ijitoentzako lehentasunak Euskal Herrian?

Hori da gure lehentasuna, badakigulako hezkuntza emakume ijitoek behar dugun tresnetako bat dela, batez ere, ahalduntzeko; eta niri, halaber, gustatuko litzaidake guretzat hain garrantzitsua den feminismo ijitoa ikusaraztea, ezta?, eta hori lortzen ari garela. Leku guztietan ikusaraztea; adibidez, erakundeetan, hori ezagutaraztea…

Borroka, ijitofobia, egon badago. Lana, enplegagarritasuna… horrelakorik ez dago. Baina niri, batez ere, gureak ere badiren espazio horietan emakume ijitoak ikustea gustatuko litzaidake. Eta ijitoen kontrako borroka da emakume ijitooi eta, oro har, herritar ijitooi gehien eragiten diguna.

– Zer jarduera egiten duzue elkartean?

Victoria: 2006an sortutako Sim Romi elkartean, emakume ijitoen ahalduntzea lantzen dugu, funtsezkoa dela baitakigu. Emakumea ahaldunduta badago, leku askotara hel daiteke. Tailerren, ahalduntzearen, osasunaren, autoestimuaren edo josketaren bidez lantzen dugu. Bestalde, taldean joaten saiatzen gara emakume ijitoak inoiz joan ez diren lekuetara, hala nola museoetara edo spa batera. Era berean, hemengo emakumeok topaketak egiten ditugu Donostiakoekin, adibidez.

Eta hor gauza asko ateratzen dira; izan ere, kontua ez da kafe bat hartzea bakarrik, baizik eta taldeetan ateratzen dena: hutsaldi horiek, gauzak egiteko gogo hori. Gero, taldeetan ikasten duguna nork bere etxera eramaten du, eta barrutik ahalduntzen da, barrutik kanpora.

Rosa: Halaber, prestakuntza ematen diegu osasunaren edo gizarte-zerbitzuen arloko langileei, genero-indarkeriaren prebentzioan eta sentsibilizazioan. Era berean, gure feminismo ijitoa ezagutarazten dugu, baita ijitoen historia eta kultura ere, bai eskoletan, bai beste hainbat arlotan.

– Zer amets, ortzi-muga, etorkizuneko erronka du elkarteak?

Victoria: Nire adineko emakume gisa, nire erronka emakume ijitoen ahalduntzea lortzea da. Hil baino lehen emakume ijitook lehen oraindik okupatzen ez genituen espazioak okupatzen ari garela ikustea, horrelako arrazismorik ez dagoela, hainbeste behar dugun eta hainbeste eskatzen dugun berdintasunezko tratu horretan gaudela.

Nire poesiei dagokienez, nik poesia ere idatzi dut emakume ijitoekin izandako elkarrizketa eta tailer horien bidez. Izan ere, hitz mamitsu horiek idazten joan naiz, eta barre zein negar egiteko berba horien bidez atera dira poesia horiek, bihotzetik.

Rosa: Prestakuntza akademikoa edo lana lor dezaketen emakumeen kopurua handitzea, ematen dizkiguten datuetan kopuru hori oso txikia delako. Genero-indarkeriari buruzko prebentzioan eta sentsibilizazioan jarri nahi dugu arreta, zehazki, emakume gazteengan. Uste dugu arreta emakume gazteengan jarri behar dugula, eta hortik abiatuta, belaunaldiarteko topaketa gehiago egin, agian estatu-mailako beste elkarte batzuekin. Benetan taldea eta ahalegina egiteko aukera ematen duten topaketa horiek sortu behar dira, eta, batez ere, emakumeei tresnak eman hori errealitate bihurtzeko.

Adibidez, arreta handiagoa jarri behar da haurtxoen osasunaren gaian, haurtzaroan, lehen esan dugun bezala, ikasten ari diren gazteekin, memento horretarako berariazko tresnak sortu behar dira, eta, batez ere, osasunaren gaian jarri behar dugu arreta, indar handiagoa eman behar diogu, salaketa publikoagoa egin behar dugu, jarrera hartu behar dugu antigitanismoaren erruz emakume ijitook jasaten ditugun bereizkeria-egoeren aurrean.

Victoria: Guretzat, emakume ijitoontzat, gizon ijitoen babesik izango ez bagenu, ez ginateke orain bezala aurrera egiten arituko. Guretzat oso positiboa da gizonak gure alboan egotea. Batera goaz aurrera, bestela atzera egingo genuke. Nire aldaketa lanetik etorri da; izan ere, nik, elkartean lan egiten dudanetik, aldaketa horiek nabaritu ditut nire bizitzan eta etxean. Pentsatzen dut aldaketak zailak direla, baina egunero lan eginez, gogoz, lortu egingo dugu. Ni orain 55 urteko emakumea naiz, feminista, poesiak egiten ditut eta erreferentzia naiz ijitoentzat, eta ijito izaten jarraitzen dut. Jazarpen asko bizi izan dituzte, eta iraganeko ijitoei zor diegu. Haiek borroka egin dute nik gaur ijitoa naizela esateko aukera izan dezadan, eta niretzat hori oso garrantzitsua da. Nik hori irakatsi nahi diet ilobei, eta espero dut apurka-apurka aurrera egitea, aldatzea, gauza txarrak alde batera uztea, baina gure adineko gizon eta emakumeek utzi dizkiguten gauza onak alde batera utzi eta galdu gabe.

Ijitoak ez direnek guri kopiatu behar digute; izan ere, oso ona izango litzateke guri kopiatzea ijitook ditugun gauza onetan. Hori gertatuko da elkar ezagutzen dugunean, beldur hori galduko da.