Komunitatearen garrantzia osasun mentalean

Komunitate-kidetasuna lotura sozialean eta komunitatean parte hartzean datza. Zentzu horretan, beste batzuekin harremanetan dauden pertsonek osasun fisiko eta psikologiko hobea dute, adituen arabera. Gainera, komunitatean parte hartzea lotuta dago osasun positiboarekin eta heriotza-arrisku txikiagoarekin.

Bestalde, nahasmendu mentalak eta droga-kontsumoarekin lotutako nahasmenduak oso orokorrak eta kaltegarriak dira mundu osoan. Sufritzen dituzten pertsonek gizarte-bazterketari aurre egiten diote; esate baterako, etxerik gabe egotea edota lan irregularrak, besteak beste.

Hortaz, Palis, Marchand eta Oviedo-Joekes ikertzaileek aurten aztertu dute komunitate-kidetasunaren eta osasun mentalaren pertzepzioaren arteko lotura drogekin arazoak dauzkaten pertsonekin. 

Emaitzek diotenez, komunitate-kidetasun txikia zutenek osasun mental kaskarra zuten. Oro har, harremana ikusi da osasun mental hobea izateko probabilitatearen eta komunitate-kidetasuna handitzearen artean. Horrek harreman zirkularra dagoela islatzen du. Hau da, komunitatearekiko sentimendu txarragoak osasun mentalaren egoera txarragoa sor dezake.

Adituek diotenez, zenbait faktorek eragozten dute pertsona horiek komunitatean parte hartzea. Adibidez, aurreiritziek rol garrantzitsua hartzen dute, isolamendua dakartelako eta parte hartzeko aukerak murrizten dituztelako.

Halaber, biztanleria orokorrean, komunitatearekiko oso sentimendu ona zutenek 6 aldiz aukera gehiago zuten osasun mental bikaina edukitzeko. Emaitza horiek erakusten dute komunitate-mailan egindako esku-hartzeek alderdi sozialetan efektu positiboak dituztela. Laburbilduz, sare sozial positiboen konexioek paper garrantzitsua bete dezakete berreskuratze-prozesuan.

Egilea: Aitana Fernández

WhatsApp Image 2020-01-15 at 18.24.52

Be the first to comment on "Komunitatearen garrantzia osasun mentalean"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*