Testuinguru kulturaniztunean gelako giro positiboa sorrarazten duten osagaiak

Jakina da lehen haurtzaroko hezkuntzak funtsezko eginkizuna betetzen duela giza garapenerako zein etengabeko ikaskuntzako aukeren oinarriak ezartzeko. Hori dela eta, ezinbestekoa da lehen haurtzarotik ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza ekitatiboa bermatzea. 

Hori horrela, hiru emakume ikertzailek (Khalfaoui, García-Carrión eta Villadón-Gallego, 2020) literaturaren berrikuspen sistemikoa egin dute haur-hezkuntzako ingurune multikulturaletan, gelako giro positiboa sustatzen duten alderdi pedagogikoak eta egiturazkoak hobeto ulertzeko xedearekin. Helburu hori lortzeko, ikertzaileek literatura zientifikoa berrikusi zuten. Analisi horrek hamalau ikerlan aztertu zituen. Horietan aztergai dute lehen urteetako geletan eremu minoritarioetako haurrei ematen dieten arreta. 

Gauzak horrela, emaitzek zera adierazten dute: zortzi alderdik laguntzen dutela ingurune horietan giro positiboa izaten. Alde batetik, honako hauek daude: irakasteko denbora gehiago barne hartzen duten praktika pedagogikoak, laguntza interakzioak irakasle-ikasle artean, ikaskideen eta adiskidetasunaren arteko elkarreraginak, haurren parte-hartzea, maisu-maistren trebakuntza laguntza emozionaleko inguruneetan, eta konfiantzan oinarritutako irakasle-familiarteko harremanak. Bestetik, egiturazko alderdiak; adinkideen arteko talde txikiak eta haurren artean partekatutako materialak. 

Emaitza horiek inplikazio praktikoak dituzte. Zehazki, kulturalki askotarikoak diren ikasgeletan lan egiten duten lehen urteetako irakasleek beren praktikak doitu ahal izango lituzkete ikasleekin eta ikasleen artean laguntza kognitibo eta emozionaleko interakzioak sustatuz, eta ikasgelak talde txikietan egituratu ahal izango lituzkete, bai eta onuragarriak diren beste praktika batzuk inplementatu ere, ikasgelan giro positiboa egon dadin. Oro har, gutxiengo kulturaletako haur txiki askorentzat, kalitatezko hezkuntzatik baztertuak izateko arriskua murriztu daiteke, baldin eta beren irakasleek giro positiboa sortzen badute ikasgelan.

Ebidentzia horiek ikasgelako giroa sustatzeko erabil daitezke, ikasteko prozesuak eta gizarte-garapena hobetzeko eskolaurreko talde kulturaniztunetan.

Egilea: Ane Olmedillo

Ane-Olmedillo-berasategi-150x150

Be the first to comment on "Testuinguru kulturaniztunean gelako giro positiboa sorrarazten duten osagaiak"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*