COVID-19aren munduko pandemiari erantzunez eskoletan aurrez aurreko jarduera etengo zela iragarri zenetik, ikastetxe askok zailtasunak aukera bihurtzeko neurriak hartu zituzten, eta hala, konfinamenduan zehar, ikaskuntzari eta garapenari jarraipena ematea lortu zuten, kalitatezko interakzioen bidez. Gainera, jarduera horiek indarkeriatik eta gizarte-isolamendutik babesteko faktore gisa jokatzen ari dira, bereziki ikasleentzat eta familia ahulenentzat.

Esperientzia aberats horiek komunitatearekin partekatzeko xedez, ADARRA (Euskadi) erakunde pedagogikoak eta Iris-AEBE (Valentzia) eta Hipatia-AEBE (Kantabria) Ebidentzietan Oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Elkarteek online prestakuntza-jardunaldia batera antolatu dute. Emanaldia datorren asteartean, ekainaren 2an, izango da, 18:00etatik 20:00etara, plataforma digitalen bidez.

Bertan, tertulia mota ezberdinak nola bideratu dituzten ezagutzeko aukera izango dugu: Chesteko Hezkuntza Berezietako Virgen de la Esperanza ikastetxekoek tertulia dialogikoak azalduko dituzte,  Camp de Turia HLH Ikastetxekoak tertulia literarioez arituko dira eta Belakoenea HLH ikastetxekoek tertulia musikalak aurkeztuko dituzte. Gainera, Palància HLH ikastetxekoek talde elkarreragileak nola bideratu dituzten azalduko dute eta L´Eskolaica Ikas Komunitateak, Ikasketa dialogikoaren printzipioak ardatz hartuta, Liburutegi Tutorizatuak nola antolatu dituzten azalduko dute.

Jardunaldi horretan, kalitatezko hezkuntza izateko eskubidea demokratizatzeko gakoak emango diren horretan, ikastetxe bakoitzak bere esperientzia azalduko du, baina ikastetxe guztiek, aho batez, argi utziko dute, gizarte- eta hezkuntza-eraginaren zientziaren bidez, elkartasunak eta komunitatearen zentzuak hasieran ezinezkoa zirudien guztia ahalbidetzen dutela. 

Esteka honen bidez, izena eman daiteke: https://forms.gle/ihPFZndraQDeWGAV8.