Harreman sozialak, pobrezia eta umeen bizi-poztasuna

Haurrek nola hautematen duten haien ongizatea gai garrantzitsuagoa bilakatzen ari da azken urteotan. Gauzak horrela, haurren inguruan dauden helduen ikuspegia izan da umeen ongizateari buruzko informazio gehien eman duena gai honetan. Aurreko ikerketen arabera, umeen ongizate subjektiboan faktore pertsonalek, sozialek eta testuingurukoek eragiten dute. Hiru faktoreen arteko nagusitasuna ezezaguna den arren, zenbait ikerketak aurrekari soziodemografikoak haurraren ongizate subjektiboan pisu handiagoa izan dezakeela iradokitzen dute.  Gauzak horrela, Leena Haanpää, Mirka Kuula eta Mia Hakovirta ikertzaileak bereziki interesatu ziren pobrezia subjektiboak (hilaren amaierara iristea), material gabeziak eta haurren  harreman sozialek umeen bizi-asebetetzean duten eraginean. 

Horretarako, 1793 ikaslek parte hartu zuten Haanpää eta kideen ikerketan, 2019an. Parte-hartzaile gehienentzat, haien bizitzak oso pozgarriak ziren; eta emaitza horrek adinarekin zuen lotura. Izan ere, zenbat eta gazteagoak izan, orduan eta poztasun handiagoa islatzen zuten bizitzarekiko. Amarekin hainbat ekintza egiten denbora ematea ere bizitzarekiko gogobetetasun handiarekin lotuta zegoen. Kideekin hainbat elkarrekintzatan inplikatuta egotea ere oso faktore garrantzitsu gisa ageri zen. Bestalde, bakoitzaren bizitzan hautemandako pobreziak eta material gabeziak, bai eta familia-egiturak eta gurasoen lanbide-estatusak ere, ez zuten loturarik erakutsi haurrek antzemandako bizi-poztasunarekin. 

Emaitzek diotenez, umeen bizi-poztasunean eragiten duten faktoreen erlazioa oso konplexua den arren, harreman sozialen garrantzia azpimarragarria dela erakutsi zuten Haanpääk eta kideek. Ikerketaren emaitzek ondorio garrantzitsuak erakusten dituzte familientzat, gurasotasun positiboa sustatzen duten zerbitzuentzat eta etorkizunerako politiketarako.

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017

Be the first to comment on "Harreman sozialak, pobrezia eta umeen bizi-poztasuna"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*