Konfinamendu garai honetan, solasaldi literario dialogikoek giza kontakturako aukera ematen dute. Camp de Tùria ikas komunitatean, Turiako Riba-Riojan, Valentziatik oso gertu, poztasun handiz egiten ditugu tertuliak. Orain dela urte batzuk, gure eskolak Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak egiten ari da. Hori dela eta, egoera berezi hau hasi zenetik ez zen zalantzan jarri online egiten jarraitzeko aukera aprobetxatu behar zela, batez ere online testuinguruko transferentzia.

Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren mailako ikasleen familiei tertuliekin jarraitzeko aukera proposatu zitzaien, online plataforma sinple eta doako baten bidez. Familiekin kontsultatu zen asteko zein memento zetorkien hoberen, eta berehala martxan hasi ziren tertuliak, oso harrera onarekin. Gelan tertuliak egin izanak onlinera pasatzea erraztu du. Betiko funtzionamendua mantendu denez (txandak, dinamizazioa, komentarioak, errespetua, elkarri entzutea..), online eszenatokira modu naturalean eta azkarrean egokitu gara.

Bereziki, kalitate handiko espazioa irekitzeko aukera eskaini digu online tertuliak, non momentuak, eztabaidak eta iritziak partekatu ahal izan ditugun gelatik kanpo kideen zein lagunen artean. Ikasleen begiradak, aurpegiak eta euren komentarioek betiko zentzua islatu dute: elkarrekin egoteko nahia, lan egiten, ikasten eta jolasten. Tertuliak errealitate birtuala bilakatu dira, bakoitzaren etxetik errealitate ezberdinak konektatzen dituztelako, eta oso errealak ere badira, etekin akademikoa, soziala, kognitiboa eta sentimentala izaten jarraitzen dutelako.

Munduaren Itzulia 80 egunetan seigarren mailan eta Mila gau eta bat gehiago bigarren mailan izan dira astean ordu eta erdiko saioari eutsiz elkarrizketa biziak eta sakonak sortzen lagundu duten liburu klasikoak. Bestalde, elkarrekintzak aberastu dira familien parte hartzerekin. Solasaldiak moderatzen dituen pertsonaren eginkizuna oso garrantzitsua da giro goxoa mantentzeko, eta horrek parte hartzen laguntzen du eta printzipio dialogikoak aurrera eramaten ditu.

Irakasleentzat oso saio ilusionagarriak izaten ari dira, eragin dituzten elkarrizketez gain, ekintza horiek ikasleen garapen orokorrerako garrantzia azpimarratu baitute. Haurrak gizateriaren sorkuntza literario onenekin lan egiten ari dira beren etxeetan konfinamenduan dauden bitartean; lagunekin partekatu eta parte har dezakete, distantzia gorabehera; ikasten jarraitzen dute; ilusioari eta hobetzen jarraitzeko aukerei eusten diete; solasaldiak prestatzen diren bitartean distraitu egiten dira; solasaldietan senideen ekarpenak entzuten dituzte; mekanismo teknologiko ezezagunak erabiltzen ikasten dute… Konfinamendu-garaian ere, literatura-solasaldi dialogikoek poza eta itxaropena oparitzen jarraitzeko aukera ematen digute.

Comunidades de Aprendizaje web orrialdetik itzulita.