https://eldiariofeminista.info/2020/02/20/los-nams-se-cuidan-desde-la-seguridad-y-la-amistad/
Egin den luzetarako azterketarik luzeenetariko batek gure osasunari eta zoriontasunari hoberen egiten dioten faktoreak aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen gure gertuko kalitatezko harremanek adierazten dutela bizitza zoriontsu eta osasungarria. Bere burua zaindu nahi duen eta ebidentzia horiek ezagutzen dituen MABak (maskulinitate alternatibo berria) bere laguntasunak landu eta lehenetsi ditzake haiekin ezartzen duen harreman motaren arabera. Hala, nahiago izan dezake elkartasuna eta askatasuna bezalako balioak dituzten pertsonekin denbora gehiago pasatu, segurtasun eta erakargarritasun handiagoa emango baitiote.
Norbere burua zaintzeaz hitz egiten dugunean, oro har, zenbait alderdi pertsonal hobetzen laguntzen duten ekintza multzoarekin lotzen dugu hori, eta batez ere fisikoari dagokionez. Baina portaera horiek, maskulinitateetan kokatzen ditugunean, ez dira maskulinitate menderatzaileenak bakarrik. Orduan, agian, zaintzeko moduen arteko desberdintasuna hori egitera bultzatzen gaituen helburuak adierazten du. Geure burua zaindu arrakasta izateko? Ez dut neure burua zaintzen besteen gustukoa ez naizela sentitzen dudalako?
Mutilen eta gizonen arteko harremanez hitz egiten dugunean, MABen arteko harremanak dira sendotasuna, segurtasuna sortzen dutenak eta jarrera erakargarrienak ekartzen dituztenak, elkartasunean eta askatasunean oinarrituta baitaude. Horrek bultzatzen ditu gizonak beren burua gehiago zaintzera, fisikoki esaterako. Seguruago sentitzen garelako zaindu nahi dugu gehiago geure burua, eta ez alderantziz.
Gure bizi-kalitatea hobetzen duten ohiturei buruz izan ditzakegun elkarrizketa ohikoak eta sakonak posible dira estimatzen eta osasuntsuago egiten gaituzten pertsonekin. Eraldatutako elkarrizketa mota horiek maskulinitate alternatiboek baino ez dituzte izaten. Kirola maiztasun eta intentsitate handiagoz egiteak on egin diezaguke, eta, kalitatezko harremanei esker, laguntzan oinarrituta egin dezakegu, ez lehiakortasunean edo gorputz estandarizatuaren gurtzan.
Gizon batzuek nahiago izan dezakete elikadura-ohituretan sakondu, eta, adibidez, jaki prozesatu edo alkohol gutxiago hartzea erabaki. Beste batzuentzat, aldiz, garrantzitsua izan daiteke egunero kirola egitea. Edonola ere, MABek beren burua zaintzeko moduak ez du forma zehatzik, hori egiteko era da haren bereizgarria: segurtasunean, adiskidetasunean eta lehiakortasunik ezean oinarrituta. Elkarrizketei esker, gizon batek lagunei esan diezaieke alkoholik ez edatea erabaki duela, eta, haiek nahi badute, hobetzeko eta beren burua gehiago zaintzeko grina horrekin kutsatu ditzake.
Eraldatzailea eta hain desiragarria den ikuspegi horretatik gizonen arteko adiskidetasunak lantzeak gure segurtasuna, erakargarritasuna eta osasuna handituko du zentzu guztietan.
Osasunari mesede egingo dio, halaber, hezkuntza-arloan neska-mutilei gazte-gaztetatik aukera emateak denbora gehiago igarotzeko haien ustez zoriontsuen egingo dituzten pertsonekin. Hala, adibidez, etxean eta eskoletan hezten baditugu MAB jarreretan, pertsona ausart, dibertigarri eta onekin denbora gehiago igarotzea sustatuko dugu, eta horrek osasun fisiko nahiz mentala ekarriko die, elkarri lagunduko baitiote eta kalitatezko harremanak sortuko baitituzte.
Egilea: Guillermo Legorburo