Google For Education, hezkuntza inklusiboagorako teknologia?

Teknologia geletan txertatzea gero eta ohikoagoa da, batez ere lehen eta bigarren hezkuntzan, baita goi-mailako hezkuntzan ere. Are gehiago, Heziberri 2020 markoak konpetentzia digitalaren garapena agintzen du. Ebidentzia zientifikoen arabera, hain zuzen, teknologiak ikaskuntza-prozesua hobetzeko aukerak eskaintzen ditu.

Google For Education plataformak, hezkuntza teknologiaren bidez hobetzeko xedez, tresna batzuk eskaintzen ditu Googleren finantzaketa baliatuta. Plataforma horrek eskaintzen dituen tresna teknologikoen artean honako hauek daude: Google Cloud Platform (informazioa gordetzeko plataforma da), G Suite For Education (saretik talde-lanean aritzeko tresnak ditu) edota Chromebooks (ikasteko hainbat aplikazio eskaintzen ditu).

Bestetik, Google For Education web-orrialdean aipatutako tresnak erabiltzen dituzten eskolei buruzko txostenak argitaratzen dituzte. Euren artean Eskoziako hiri bateko Aberdeen City Council aipatzen da, zeinak tresna inklusibo horiek erabiltzen dituen kultura-sarbidea bultzatzeko. Helburuen artean dute premia bereziak dituzten ikasleak egokitutako teknologia erabiltzeagatik inork ez seinalatzea, eta, horretarako, teknologia denontzat eskuragarria eta onuragarria izatea proposatzen dute. 

Adibide gisa, Aberdeeneko eskola bateko ikaslea, Susane, zeinak mugitzeko eta hitz egiteko zailtasunak dituen, idazten ikasten ari da Chromebook Tab 10 erabiliz. Tresna horrek letren formak zuzentzen ditu, eta hainbat letra aukera eskaini eta etengabe feedback-a ematen du.

Baina tresna horiek guztiak eskola inklusiboagorako teknologia izan badaitezke ere,  badaude horrelako plataforma pribatuen aurreko kezkak. Horietako bat ikasleen datuen pribatutasuna da. Gure ikasleen datuak enpresa pribatuen esku uzteak ikasleon pribatutasuna bermatzea ezinezko egin dezake, hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da eta bertan dagoen datuekin nahi duena egin dezake jabeak. Momentuz, Google for Education-en konpromiso etikoa dago eta enpresak Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak zehazten dituen baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzen du. Bit.ly/GfEprivacidad. 

Hodei seguruak eta e-posta seguruak bermatuta, kalitatezko hezkuntza inklusibo eta ekitatiboan  laguntzen duen teknologia erabiltzeko aukerak erraztu eta sustatu behar dira.

Egilea: Laura Alvarez

LAURA

Be the first to comment on "Google For Education, hezkuntza inklusiboagorako teknologia?"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*