MAKING CARING COMMON: Harvardeko Unibertsitateak sortutako estrategia isolatuta dauden gazteen harremanak zaintzeko

Gaur egun bizi dugun isolamendu-egoeran, ikasleentzat inguru seguruak eskaintzen jarraitzea hezkuntzako profesionalen kezka handia da. Horretan laguntzeko, Harvard Unibertsitateko Making Caring Common proiektuak  harremanak mapatzeko estrategiaren online bertsio berria argitaratu du bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Horren bidez neska eta mutil guztiek garai zailetan pertsona heldu batekin lotura sendoa izatea ahalbidetu daiteke. 

Relationship Mapping-en helburua hezkuntza-komunitate bateko haur edo gazte bakoitzak gutxienez eskolako heldu batekin harreman positibo eta egonkorra izatea da. Ezaugarri horietako loturak jazarpena gutxitzea, eskola-abandonu eta motibazio-galtze tasak gutxitzea eta gaitasun sozial eta emozionalak hobetzea eragin dezake. Lotura horiek zaintzeak emaitza onak izan ditzake bai etxean zailtasunak dituzten ikasleentzat, bai eskolan edo ikaskideekin zailtasunak izan ditzaketenentzat.

Halaber, Harward-ek argitaratutako Keeping Clasroom connections Alive artikuluan, haurren arteko loturak bultzatzeko hainbat ekintza gomendatzen dira eskolaurreko hezitzaileek beren ikasgeletan eraikitako harremanek aurrera jarrai dezaten. Testuinguru horretan ere, “Harremanen mapatzeak” irakasleei loturarik ez duten umeak identifikatzea eta harreman horiek ezartzeko koordinatzea ahalbidetzen die. “Zaintzaileak”, lotura horiek ezartzeko arduradunak, elkarren artean koordinatzen dira ikasleei bide arrakastatsuak diseinatzeko, bereizketarik gabe, eta prozesuan zehar lorpen eta hobekuntzak ebaluatzeko.  

 

Horrekin lotuta, Richard Weissbourd irakasleak, Harvard University-ko Psikologia eta Giza Garapenaren programako zuzendarikideak, ikasleek isolamendu fisikoko egoerei aurre egiteko ematen dituen aholkuen artean, ikasleak euren artean konektatuta egotea eta eskolako partaide izatearen sentimendua zaintzea da. Izan ere, krisialdietan babes-sareak ezinbestekoak dira pertsona ororentzat, baina batez ere haurrentzat. Hezkuntza-komunitateen egitekoa ez da soilik ikasleak informazio eta ezagutzez hornitzea, are gehiago, antsietate- eta isolamendu-sentsazioak prebenitzen laguntzea ezinbestekoa da. 

IMG_-ua20bk

Egilea: Isabel Mendizabal

Be the first to comment on "MAKING CARING COMMON: Harvardeko Unibertsitateak sortutako estrategia isolatuta dauden gazteen harremanak zaintzeko"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*