Txibatu VS Kontatu

Noizbait egon zarete egoera batean non aukeratu behar duzuen, egoera erabat desegokia delako, gertatzen ari dena norbaiti kontatzea ala ez? Adibidez, eskolako patioan jolasten zaudela, ume bat beste bat jazartzen eta mina egiten ikusiz gero, zein izango litzateke zure erantzuna?

Gizakiak gara, eta egokia dena normalean pentsatzen dugun lehenengo gauza da, kasu honetan, biktimari laguntzea eta heldu edo arduradun bati egoera kontatzea. Baina laster milaka kezka hasten dira sortzen geure buruan. “Egoera kontatzen badut, arazoetan sartuko naiz? Zer gertatuko zait kontatu ondoren? Nire kideek gorrotatuko naute?”. 

Frontiers for YOUNG MINDS aldizkarian argitaratutako artikuluaren arabera, benetako arazoa beti izan da berdina: “txibatzearen” eta “kontatzearen” arteko desberdintasunak ez ditugula ondo ulertzen. “Kontatu” edo “salatzearen” eta “txibatzearen” arteko desberdintasuna erraldoia da. Txibatzea da zerbait esatea norbaiti buruz edo egin duenari buruz, hura arazoetan sartzeko; zeren eta, normalean, kasu horietan, pertsonak egindakoak ez baitu beste inor mintzen. 

Kontatzea edo salatzea, berriz, beste batekin (lagun bat, familiako kide bat, irakasle bat, heldu bat…) hitz egitea da, norbait arazo larrietan dagoelako, eta kezkatuta egotea zerbait txarra gerta dakiokeelako. Gainera, uste duzu berak edo zuk zeuk ezin duzuela arazo hori konpondu. 

Hori dela eta, kontatu ala ez erabakitzeko, galdera hauek egin behar genizkioke geure buruari:

  • Kontatzen duenak beste norbait arazoetan sartzea nahi du? EZ.

  • Gertatzen ari dena ezin du pertsonak berak konpondu? EZ.

  • Norbait arrisku (larri)an dago? BAI.

  • Arazoa larria edo garrantzitsua da? BAI.

  • Arazoak heldu baten laguntza eskatzen du? 

Egoera batek sortzen dizkigun zalantzen aurrean eta eta erabakitzeko prozesuan zehar burmuinaren hainbat atal aktibatzen ditugu. Beraz, barne-pentsamenduak blokeoa eragiten ari dizunean, eta zalantzatan zaudenean ikusi duzun zerbait kontatu ala ez, ikerkuntzek frogatu dute astiro arnasteak eta erlaxatzen saiatzeak burmuinaren atal hiperaktiboak lasaitzen laguntzen duela, eta erabaki bat hartzea errazten duela.

Erabakia behin hartuta, nori kontatu ere pentsatu behar da. Horretarako, zenbait aukera daude, hala nola lagun min bati, familiako kide bati, irakasle bati edo, oro har, konfiantza handiko pertsona bati kontatzea. 

Normalean, lehenik eta behin lagun batengana joaten gara, haren iritzia eskatzeko eta jakiteko; behin kontatzeko erabakia ondo iruditzen zaiola ikusita, konfiantzazko irakasle edo beste heldu batengana jotzen dugu. 

Hurrengo pausoa kontatzea da. Fase honetan kontu handia izan behar dugu gure hitzekin, irakasleak edo helduak txibatzen ari garela pentsa ez dezan. Esaldi “komodin” batekin hastea ondo legoke, hala nola: “Zurekin hitz egiteko beharra daukat, gauza garrantzitsua, zeren larria den…”.

Dena den, hona hemen oroimena freskatzeko laburpen-taulatxo bat.

Txibatzea

Kontatzea, Salatzea

Norbait sartu arazoetan.

Norbaiti lagundu arazo bat konpontzen.

Ez dago inor arriskuan edo arrisku larrian.

Norbait arriskuan edo arrisku larrian dago.

Arazoa ez da garrantzitsua.

Arazoa garrantzitsua eta larria da.

Arazoa norberaren kabuz konpon daiteke.

Arazoa konpontzeko, heldu baten laguntza behar da.

Azkenik, ezberdintasunak argi izanda eta gogoratuz, ez dugu arazorik izango kontatzeko erabakitzea hartzeko. Horrekin batera, gure burmuinaren prozesamendua eta funtzionamendua kontrolatzea ezinbestekoa da, zalantzatan eta kezkatuta ez amaitzeko. Beraz, gelditu, lasaitu, sakon arnastu eta pentsatu. Eta beti gogoratu kontatzea jarrera ausarta eta egokia dela.

Egilea: Ainhoa Bilbao

nhoa 2

Be the first to comment on "Txibatu VS Kontatu"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*