Garrantzitsutzat jotzen da Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan argudiaketari buruzko ikerketa, ikaskuntza sustatzeko aukera ezin hobea dela uste baita, bai gizarteak bai garapen kognitiboa sustatzeko. Hala ere, Haur Hezkuntzan, arreta gutxiago eskaini zaio argudiaketari, batez ere, irakasle-ikasleen eta ikaskideen artean izaten diren elkarrizketetan.

Hori dela eta, Dovigo-k egindako ikerketak irakasleen eta haurren arteko elkarrizketak eta ikaskideen arteko hitzaldiak alderatu zituen. Horrela, argudiaketak praktika diskurtsiboaren bidez lankidetzarako eta gatazkak konpontzeko “oinarri komuna” sortzen lagundu zezakeen aztertu nahi zen.

Ikerketa Italiako iparraldeko eskolaurreko bi ikastetxe txikitan egin zen. Talde bakoitzean 3 eta 5 urte bitarteko 20-25 haur zeuden, baita bi irakasle eta laguntzaile bat ere. Horretarako, 10 hilabetez datuak bildu ziren, audio- eta bideo-grabaketak, eta partaideen behaketa egin zen.

Emaitzek erakusten dute argudiaketa modu eraginkorra dela haurren pentsamendu partekatua eta kritikoa lantzeko gaitasuna hobetzeko, irakasleek laguntza eman dezaketen bitartean, lidergoaren eta parte-hartzearen rolari arreta jarriz. Emaitza kualitatiboek eta kuantitatiboek zera diote zehatz-mehatz:

Azterketa kuantitatiboa ikasleek irakasleekin zein ikasleekin izandako elkarrizketetan garatutako hitzezko trukeen ebaluazioan oinarritu zen. Emaitzek diote ikasleen arteko adierazpenak irakasle eta ikaslearen artekoen ia bikoitzak direla; izan ere, laburragoak dira. Hala ere, ikaslea-irakasleen arteko adierazpenen zati handi bat argumentuen garapenean oinarritzen da; ikasleen artekoak, aldiz, alderdi horretan urriagoak izan dira. 

Azterketa kualitatiboa txandakako prozesuak aztertzea izan da, bai ikaslearen eta irakaslearen artean, bai ikasleen artean, ahozko sekuentzietan oinarritu baita hitzezko trukeen bidez gertaera argumentatiboak nola garatzen diren argitzeko. Emaitzek erakusten dutenez, ikasleen eta irakaslearen artean adierazpen gehiago daude elkarrizketan zehar, haurren arteko trukeak azkarragoak direlako. Nahiz eta maizago izan, irakasleen esku-hartzeek helburu argumentatiboa lortzeko elkarrizketa bultzatzen dute, baina gertaera argumentatiboen kopurua handiagoa da ikasleen artean, pasarte argumentatzaileek luzeago irauten baitute irakasleak esku hartzen duenean. Era berean, haurrek zein irakasleek esfortzu handia egiten dute arrazoibidea artikulatzeko, baina bigarrenek diskurtsoaren espazioa “okupatzen” jarraitzeko joera dute, haurren arrazoibidea zabaltzeko erraztasunak emateko.

Egilea: Laura Gutierrez

IMG_1148