124 herrialdetako 1,254 milioi haur eta gazte baino gehiago – Munduko ikasleen ia hiru laurdenak – Eskola eta unibertsitateetatik urrun daude (ostiralean, hilak 20, eguneratuta), eta kopuru horiek gora egitea espero da.

Eskolen eta unibertsitateen itxieren eskala eta abiadura aurrekaririk gabeko erronka da hezkuntzaren sektorearentzat. Mundu osoko herrialdeak presaka ari dira hutsunea urrutiko hezkuntzako irtenbideekin betetzen. Horietako batzuk  teknologia altuko alternatibak dira, adibidez, errealeko bideo-eskolak zuzenean, eta beste batzuk teknologia txikiagoko aukerak, hala nola telebista- edo irrati-kanaletako hezkuntza-programazioa.

Eskolen itxiera masiboei berehalako erantzun gisa, UNESCOk COVID-19 lantalde bat ezarri du gobernuei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko. Erakundea mundu osoko Hezkuntza ministroekin ere aldizkako bilera birtualak egiten ari da, esperientziak partekatzeko eta lehentasunezko beharrak ebaluatzeko.

.Martxoaren 20ko saioan, UNESCOren lehen web mintegian, oso argi geratu zen ikuspegi komunitario oso bat eta aliantza sendoagoak erabili behar zirela urrutiko ikaskuntza inklusiboa izan zedin; irakasleen figuraren garrantzia nabarmendu zen -ezinbestekoa baita urrutiko irakaskuntzan-; halaber, herrialdeek elkarrekin jarduteko, partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko beharra azpimarratu zen.

UNESCOk, halaber, COVID-19 Hezkuntzarako Mundu Koalizioa jarri du abian, alde anitzeko bazkideak eta sektore pribatua biltzen dituena, besteak beste Microsoft eta GSMA, herrialdeei urrutiko ikaskuntza-sistemak hedatzen laguntzeko, non hezkuntza-zailtasunak gutxituko diren eta ikasleekin harreman soziala mantendu ahal izango den. Audrey Azoulay UNESCOren zuzendari nagusiaren hitzetan, Ahalegin hori aukera bat da hezkuntza birpentsatzeko, urrutiko ikaskuntza zabaltzeko eta hezkuntza sistemak erresistenteagoak, irekiagoak eta berritzaileagoak izateko “.

Zaila da eskolen itxieraren ondorio kaltegarriak baloratzea, baina UNESCOn badirudi ados daudela zailtasunak esponentzialki areagotzen direla eskolen itxierak luzatuz gero. Stefania Giannini UNESCOren Hezkuntza zuzendariorde nagusiaren arabera, “Eskolek, oso perfektuak ez izan arren, funtzio berdintzailea betetzen dute gizartean, eta ixten direnean, desberdintasunak larriagotu egiten dira”.

UNESCOk ondorioen zerrenda labur bat egin du, eta horietako asko hezkuntzaren sektoretik haratago zabaltzen dira, herrialdeei arazoak aurreikusten eta arintzen laguntzeko. Ondorio horien artean, honako hauek daude:

– Ikaskuntza etetea: desabantailak neurrigabeak dira ikasle behartsuentzat, eskolatik kanpo hezkuntza aukera gutxiago izan ohi dituztelako.

– Nutrizioa: eskolak ixten direnean, haur eta gazte askoren nutrizioa kolokan geratzen da, doako edo deskontuzko otorduak gelditu egiten baitira.

– Babesa: eskolek segurtasuna eskaintzen diete haur eta gazte askori, eta, ixten dituztenean, gazteak ahulagoak dira, eta arrisku gehiago hartzen dituzte.

– Gurasoak ez daude prestatuta urrutiko hezkuntzarako eta etxean ikasteko: eskolak ixten dituztenean, askotan, gurasoei eskatzen zaie etxean dauden haurrei laguntzea, eta lan hori egiteko zailtasunak izan ditzakete. Hori bereziki gertatzen da hezkuntza eta baliabide mugatuak dituzten gurasoen kasuan.

– Ikaskuntza digitaleko atarietarako sarbide desberdina: teknologiarako sarbiderik edo Interneterako konexio egokirik ez izatea etengabeko ikaskuntzarako oztopoa da, bereziki familia behartsuetako ikasleentzat.

– Haurren zaintzan hutsuneak: etxetik kanpo lan egiten duten gurasoek seme-alabak bakarrik utzi ohi dituzte eskolak ixten dituztenean, eta horrek arrisku jokabideak ekar ditzake, ikaskideen presioaren eragin handiagoa eta substantzien gehiegikeria barne.

– Kostu ekonomiko handiak: kanpoan lanean ari diren gurasoek,  eskolak ixten dituztenean, maíz, lanera joateari uzten diote seme-alabak zaintzeko; horrek soldata galtzea eta produktibitatea gutxitzea dakar.

– Eskola uztearen tasak igotzea: desafio bat da haur eta gazteak itzuli eta eskolan geratuko direla ziurtatzea, eskolek ateak berriro irekitzen dituztenean.

– Isolamendu soziala: eskolak gizarte-jarduerarako eta giza interakziorako zentroak dira. Eskolak ixten direnean, haur eta gazte askok kontaktu soziala galtzen dute, eta hori funtsezkoa da ikasteko eta garatzeko.

UNESCOk aldizka mintegiak antolatzen jarraituko du webgunean eta bilera birtualak egingo ditu, herrialdeetako ordezkariek hainbat testuingurutan erabilitako ikuspegien eraginkortasunari buruzko informazioa partekatzeko aukera izan dezaten.

Egilea: Luisa Mari Puertas

Luisa Mari