Arreta goiztiarra etorkinen, diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen eta ijitoen desberdintasunak ekiditeko

Cecília Aguiarrek eta kideek egindako ikerketan, Europako 8 herrialdetako berdintasunerako eta gizarte-kohesiorako eskoletako esku-hartzeak aztertu zituzten.

Ikerketan, zehazki, adituek 8 lurraldetako eskoletako mikrosistemak aztertu zituzten. Ikusi nahi zuten nolakoak diren bertan proposatutako berdintasunerako eta ikasteko aukera-planak etorkin, ijito eta diru-sarrera txikiak dituzten ikasleentzat. 

Artikuluak azaltzen duen moduan, Europan planteatutako hezkuntza-sistemak berdintasuna eta gizarte-kohesioa du helburu. Baina, lortutako emaitzei begiratzen badiegu, kasu askotan ez da hori lortzen. Adibidez, hainbat eskolatako hezkuntza-proposamenetan ez dira multikulturaltasun-politikak zaintzen; izan ere, eskoletan ez dago sistema eleaniztunik eskuragarri. Edo, esate baterako, oso praktika gutxik sustatzen dute familien parte-hartzea. 

Baina dakigunez eskoletako gelak aukera zoragarria dira umeen garapenean eragina izateko. Are gehiago, esan dezakegu umeen lehenengo urteak oso garrantzitsuak direla etorkizuneko gizarte-berdintasuna lortzeko. 

Egoera aintzat hartuta, lehen aipatutako adituek proposamen bat egin zuten guztion berdintasunak eta desberdintasunak kontuan hartzeko eta errespetatzeko. Horretarako, honako neurri edo gomendio hauek planteatu zituzten: guztion hizkuntzak aintzat hartzea, gizatalde-lanak ikasgeletan sustatzea (adibidez: talde heterogeneoekin), gizarte kognitibo eta interaktiboko entrenamenduak proposatzea aurreiritziekin amaitzeko eta, azkenik, familien inplikazioa ahalbidetzea hezkuntzako erabakitze-prozesuetan. 

Esan beharra dago aipatutako proposamenak bat datozela Europako Kontseiluak kalitate oneko arreta goiztiarreko hezkuntza sisteman (2019) eman dituen gomendioekin. Hau da, neurriek zientzia-komunitatearen onarpena daukate. 

Egilea: Patricia Peña

WhatsApp Image 2019-03-13 at 12.18.59

Be the first to comment on "Arreta goiztiarra etorkinen, diru-sarrera txikiak dituzten pertsonen eta ijitoen desberdintasunak ekiditeko"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*