Bigarren Nazioarteko Zientziaren, Feminismoaren eta Maskulinitateen Kongresua (CICFEM) Valentzian

Iazko arrakastaren ondoren, otsailaren 27an eta 28an, Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, CICFEMren bigarren kongresua egingo da. Webgune ofizialean esaten duten bezala, egon badaude hamaika kongresu eta bilkura feminista interesgarri, eta euren asmoa horiek guztiak sustatzea da, baina, halaber, agerian utzi nahi dute CICFEM antolatzearen helburua dela feminismo eta maskulinitate berrien esparruan dauden ebidentzia zientifikoak sustatzea, eskuragarri ipintzea eta partekatzeko aukerak ematea. 

Bestalde, antolatzaileen arabera, kongresuaren lehentasunetako bat genero-indarkeriak gainditzea da, eta, “borroka honetan gaudenok dakigun bezala, beti egoten dira erasotzailearen aldeko gizonak eta emakumeak, eta biktimaren aldeko emakumeak eta gizonak. Batzuk eraso horien biktima izan gara, eta oso baliotsua izan zaigu berdintasunezko emakume eta gizonen laguntza, eta oso negatiboa berdintasunezkoak ez diren gizon eta emakumeen jarduna”. 

Iaz, “Sherezade: dialogando el feminismo” emakumeen elkarteak eta genero-desparekotasunari aurre egiteko helburua duten hainbat pertsonak eta  osatutako sareek kongresua antolatu bazuten ere, aurton Asociación Universitaria Ciencia, Feminismo y Masculinidades-ek (AUCFEM), beste erakunde batzuen laguntzarekin (Grup de dones Sherezade, Grup Tagore d´homes en diàleg, Universitat Politecnica de Valencia, Universidad Internacional de Valencia, ingenio 20…), kongresuaren ardura hartu du, eta anbizio handiko egitaraua prestatu dute: Esparru-konferentzia, “Las mujeres en la actual investigación científica internacional: evidencias frente a gender myths”, Harvard-en doktorea eta Europako Soziologia elkartearen presidentea den Marta Solek egingo du, eta bukaerako hitzaldian Silvia Ruedak, Girls4STEM ekimenaren bultzatzaileak, emakumeak STEM zientzietan duen presentziaz hitz egingo du.

Bi egunean zehar, ehun bat aldibereko komunikazio izateaz gain, 3 panel oso interesgarritan disfrutatzeko aukera egongo da: “Genero-parekotasuna eta ikerketa zientifikoa”, “Haurren sexu-abusuaren prebentzioaren, tratamenduaren eta gainditzearen arloko ikerketak” eta “Guztion askatasuna: ikerketa feministaren betekizuna”. 

Aurton, ziur, iaz izandako giro ona, errespetuzkoa, emankorra eta emozioz betea errepikatuko da; animatzen bazarete hantxe ikusiko dugu elkar, KAIERA hantxe izango baita.

Egilea: Luisa Mari Puertas

Luisa Mari

Be the first to comment on "Bigarren Nazioarteko Zientziaren, Feminismoaren eta Maskulinitateen Kongresua (CICFEM) Valentzian"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*