Dena amets partekatu batekin hasi zen, indarkeriarik gabeko eskolaren ametsarekin. 2014.a “lehen aldiz…” esapidearen urtea izan zen, eta ordutik etengabe ibili gara. Elkarbizitzarako lehen batzorde mistoa sortu zen gure eskolan, Cullerako L’escolaican. Gelako lehen batzarrak egin ziren, baita ordezkariena eta lehen batzar orokorra ere.
Beti gogoan izango ditugun uneak izan ziren; izan ere, lehen aldiz, denok batera, harreman-eredu desberdina jartzen hasi ginen zerumugan, tratu onean, elkartasunean eta sentimendurik onenetan oinarritua. Jesus Gomezen liburuarekin izandako lehen solasaldi pedagogikoetako bat izan zen, eta konturatu ginen lan hori guztia harreman-eredu berri horri erakargarritasuna ematearekin batera egin behar zela. Eta horrela hasi ginen betaurrekoak aldatzen.
Ikasturte amaieran, batzar nagusian, eskolaren araua adostu eta onartu genuen: ez dut onartuko zure aginpean egotea, eman argudio on bat. Eta ados geunden funtzionatzeko jarrera hartu behar zela, esanez: agindu nahi baduzu, bakarrik geratuko zara. Botere-harremanak identifikatzen lagundu zigun, baita harreman horiek arbuiatzen eta indarkeriak, xantaiek eta mehatxuek lekurik ez duten berdintasunezko harremanak desiratzen ere. Orain oso normalizatuta dago ez dugula aginduko digun inor onartuko, eta hori egiten dutenak ez zaizkigula gustatzen, baina elkarrizketa asko behar ditugu.
2016an, asanbladetan bizikidetza hobetzeko ideiak landu genituen, nazioarteko orientazioetan oinarrituta. Horietako batzuk izan ziren: “Hautsi dezagun isiltasuna. Ausartena da”, “Babesa ematen diot biktimari. Neutraltasuna erasotzailearen alde egotea da” edo “Behar duenari ezkutua egiten diogu “. Honekin hasi baino lehen, neutraltasuna desiragarritzat jotzen zen familientzat eta ikasleentzat, eta gatazka baten aurrean ere gomendatzen zen. Neutrala ez izatea gaizki ikusia zegoen, beste batzuen bizitzan sartzea konsideratzen zen, axola ez zaizkizun gauzetan edo istiluetan… Horri buelta emateko eta indarkeriaren aurrean aktibazioa sustatzeko ipini genuen arauak ezarri zituen une hartan gure arteko harremanetarako oinarriak, baina baita etorkizuneko harremanetarako ere.
Hurrengo ikasturtean isiltasun-araua hausteari buruz sakontzea erabaki genuen, egia kontatzen zuenari txibato deitzen jarraitzen zutela esaten baitziguten. Txibato esaten zutenak azaleratu eta desmuntatzeko, gelako batzar asko egin genituen eta zergatik esaten zuten ulertzen lagundu ziguten. Egia esatea edo salatzea ausardia-ekintza bat dela jakiteak lagundu egin zien pauso hori ematen. Gaur egun gure ikastetxean salatzeko beldurrik ez izatea lortu dugu, inork ez baitio inori txibato esaten, gaizki ikusia dagoelako hitz hori erabiltzea eta gaizki geratzen delako beste batzuk isilarazten saiatzen dena.
2018an lekukoen figuran sakontzea erabaki genuen, upstander-aren figuran (lekuko aktiboak) zehazki. Indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa erakargarri egiten jarraitzeko lagundu zigun, baita bigarren mailako jazarpena prebenitzen ere; izan ere, ez baditugu babesten biktimak babesten dituztenak, oraindik ere lehen mailako biktimak egongo dira.
Batzarretan sortu ziren ideia garrantzitsuenak biltzen dituen kartel bat sortu genuen, eta bertan jaso genuen zer egin behar den erasotua izatekotan eta zer egin behar den eraso bat entzun edo ikustekotan. Ikasi genuen aktiboa zuzenean izan daitekeela, baina beste norbait distraitzen edo laguntza bilatzen ere bai, salbu mantentzeko helburuarekin. Babesten dutenak babesteko, argi geratu zen pertsona bat defendatzera doanean lagundu egin behar zaiola, “zailagoa baita eraso egitea asko bagara”, ikasle batek dioen bezala. Motxilan edo estutxean eramateko txapak egin genituen hiru mezu argirekin: “Babesten gaituztenak babesten ditugu”, “Ausartak gara” eta “Upstanderra naiz”.
Jarduten duten eta solidarizatzen diren pertsonei erakargarritasuna ematea arrakastaren gakoetako bat da. Denek izan nahi dute upstander-ak, eta orain badakite nola egin. Asko direnez eta bakarrik ez daudenez, seguruago sentitzen dira. (Jarraituko du)
Egilea: Sara Carbonell