“As de guía”: Zientzia denen eskura

“As de guía” proiektua 2018an jarri zen martxan, Balear Uharteetako harrera-etxeetan zeuden umeei itsas zientziak hurbiltzeko. Zientzia, egoera zailetan dauden umeak eta ilusioa ekuazio bakar batean elkartuz gero, emaitza oso positiboak dituela jaso izan du FECYTk (Espainiako zientzia- eta teknologia-federazioa). Zientziaren eskubidea denok dugu jada, eta nola ez, umeek ere bai. 

Zein da helburua? “As de guía” proiektua eskolatik kanpoko hezkuntzan ume horiek topatu izan dituzten oztopoak eta eraginak identifikatzera zuzenduta dago. Konkretuki zientzia-arloetan, euren etorkizunean berebiziko garrantzia duen jakintza-eremu horretan, hain zuzen ere. Horrekin batera, STEM diziplinetan egon izan den desparekotasuna salatu nahi izan dute, eta zientzia-arloan ere aniztasunaren balioa goraipatu nahi izan dute. 

Guztira, 100 gazte baino gehiago ibili ziren Balear Uharteetako hondartzetan uretan zeuden plastikoen laginketa-lanetan laguntzen. Gazte horiek lagin horiek aztertu behar zituzten, eta, hala, ikerketa-zentro bat barrutik ondo ezagutu zuten. Gainera, zientzia-dibulgazioko ekintzetan parte hartu zuten, bioaniztasuna babestearen garrantziaren inguruan.

Egilea: Andrea Khalfaoui

Andrea 2017

Be the first to comment on "“As de guía”: Zientzia denen eskura"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*