Errenteriako Udalak, herriko komunitate linguistikoetako kideekin batera, Hizkuntzen topagunearen ekimena abiarazi du, non arabiera eta amazig kultura protagonista izango diren. Proiektuaren helburua da hizkuntza-aniztasuna eta honek gure gizarteari dakarkion aberasgarritasuna aurkeztea.
Ekimenean komunitate linguistikoetako partaideek hedapen-jarduerak eta kultura eta hizkuntzari buruzko ikastaroak emango dituzte. Horrekin batera, Hizkuntzen Topaguneak euskara eta euskal kultura kohesio-elementu gisa hurbiltzeko jarduerak antolatuko ditu.
Hizkuntza Topagunearen proiektuak bi ildo nagusi izango ditu: ikastaroak, non kultura eta hizkuntzak irakatsiko diren; eta zikloak, non komunitate linguistiko bati buruzko hitzaldiak emango diren.
Aurreko urteetan bezala, Udalak —Eguzki Elkartearen bidez— arabiera-ikastaroak emango ditu haurrentzat, arabiera-alfabetatzea emakumeentzat, euskal kulturaren hastapenak guraso arabiarrentzat, eta arabiera helduentzat. Horrekin batera, ikastaroei dagokienez, hilero jarduera bat egongo da: lehen zikloan amazig kultura eta hizkuntza; bigarrenean (otsailetik apirilera) talde ukrainarra; eta bukatzeko (maiatzetik ekainera), galiziar kultura.
Errenteriako Udalaren Udal Hizkuntza Politika sailarekin kontaktuan jarriz informazio gehiago eskuratu daiteke.
Egilea: Laura Alvarez