Inork uste al du iraultza sozialak soilik zientziaz edo ilusioz elikatzen direla? Paulo Freirek aldarrikatu zuen prestakuntza teknikoa eta utopiak uztartu behar direla benetako eraldaketak lortzeko. Freirek, XX. mendeko intelektual garrantzitsuenetarikoak, bizitza osoan eman zion mundu osoari itxaropena ideia horrekin. Zapalduen pedagogoa izan zen, eta bere lanaren bitartez itxaropenaren sentimendua zabaldu zuen. Horrez gain, ideia askatzaile berriak zabaldu zituen Latinoamerikan zehar. Egoera sozioekonomiko larrian zeuden hamaika pertsona alfabetatu zituen, eta aukera gehiago eman eta bide berriak zabaldu zituen.

Paulo Freirek (1921-1997) Filosofia eta Hezkuntzaren Historia ikasi zuen Pernambucoko unibertsitatean eta, horri esker, irakasleen eta ikasleen arteko harremanetan bide berri bat zabaltzea lortu zuen. Freirek, ideia erlijiosoak aintzat hartuta, bere pentsamendu pedagogikoa garatu zuen, zeina, era berean, pentsamendu politikoa ere bazen. Unibertsitatean zegoela “Educación y actualidad brasileña” izeneko tesia aurkeztu zuen. Bertan aurkitu zuen oinarria geroago garatu zituen ideietarako, zeinen arabera, hezkuntza askapena eta kontzientzia kritikoaren garapena lortzeko prozesua den.

Freireren pentsamendu-korronteak defendatzen zuen helduek haien hezkuntza gizartearekin lotzen zituzten harremanetan oinarritu behar zutela, ez soilik  letren adierazpenean.

Freirek ahotsa eman zien ez zeukaten pertsonei. 1947an hasi zituen alfabetatze-kanpainak pertsona helduei aukera gehiago emateko. Kanpaina horiek Brasilgo ipar-ekialdean hasi zituen, bertan baitzegoen analfabetismo gehien. Hori guztia Helder Cámara apezpikuaren laguntzarekin egin ahal izan zuen, eta, era berean, bere metodologia garatzen hasi zen.

Freireren ustez, pertsonak zenbat eta pasiboagoak izan, orduan eta errazagoa izan daiteke zapalduentzat mundura egokitzea, errealitatea eraldatzeko ideiatik gehiago urrunduz, eta “Educación Bancaria” zapalkuntza era baten gisa ikustea. Horregatik, Freirek “Educación Problematizadora” izeneko mugimendua proposatu zuen, “Educación Bancaria”-ren aurkakoa zena, eta independentzia eta askatasuna bilatzen zituena.

1992an Paulo Freireren Institutua sortu zuen Brasilen. Bertan hiru arlo garrantzitsuri ematen zaie itzala: helduen hezkuntzari, gizarte-hezkuntzari eta hezkuntza herrikoiari, eta elkarrizketa, aniztasuna eta desberdintasunak errespetatu egiten dira. Institutuaren helburuak lortzeko, hainbat proiektu planteatzen dira hiri-mailan, eta motibazio berriak ematen zaizkie bertan lan eta ikasten duten pertsonei, egunero aurrera egin ahal izateko.

Gainera, Paulo Freirek mundu-mailako proiekzioa lortu zuen Harvarden lan egiten hasi zenean, 70eko hamarkadan. Izan ere, garai hartan 60ko hamarkadan eraiki ziren ametsak eta lorpenak (AEBren kasuan, biztanle guztien arteko berdintasuna bilatzen zutenak) apurtu nahi izan zituen mugimendua sortu zen, Martin Luther King, John eta Robert Kennedyren hilketen (Harvardeko ikasle ohiak) bidez islatua. Hala, Freire kontratatu zuten, gero eta orokorragoa zen etsipenari aurre egiteko, gizarteak itxaropena ez galtzeko. Freire aukeratu zuten bere ametsak errealitate bihurtu ahal izan zituelako, hau da, haren teoriek eta praktikek emaitza neurgarriak zituzten; adibidez, 45 egunean 300 pertsona alfabetatu zituen Recifen.

Pauloren hezkuntza-ideiak zenbait saiakeratan gordeta geratu dira. Besteak beste: La educación como práctica de la libertad (1967), Pedagogía del oprimido (1969), etab.

Egilea: Andrea Sanchez

Andrea Sanchez