Nazioarteko alfabetatze eguna

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO ingelesez) irailaren 8a Nazioarteko Alfabetatze Egunerako aukeratu zuen 1966an. Egun horren bidez, nazioarteko komunitateari gogoratu nahi zaie norbanakoentzat, komunitateentzat eta gizartearentzat alfabetatzeak duen garrantzia, baita gizarte alfabetatuagoa lortzeko ahaleginak egitearen inportantzia ere.

Gainera, gobernuei, sozietate zibilari eta interesdun guztiei aukera eman nahi zaie partekatzeko munduko alfabetatze-tasek izan dituzten aurrerapenak eta hausnartzeko alor horretan oraindik dauden erronken gainean. 

Alfabetatze-tasak Europa zaharrean gaindituta daudela ematen badu ere, oraindik urrun gaude UNESCOk 2030 Agendako esparruaren barruan planteatzen duen Garapen Jasangarrirako 4. Helburutik: hezkuntza inklusibo, zuzen eta kalitatezkoa bermatzea bizitza osoan zehar neska-mutil guztientzat eta, bereziki, berme hori lortzea ingurune kaltetuetako eta/edo bazterketa- eta marjinazio-egoeran dauden edo egon daitezkeen  neska-mutil, gazte eta heldu guztientzat.

Aurton, Nazioarteko Alfabetatze Egunak Alfabetatzea eta eleaniztasuna gaia jorratuko du, eta aukera berezia izan nahi du hizkuntzak pertsonentzat eta gizarterako duen funtsezko garrantzia eta aniztasuna ondo birplanteatzeko.

Pariseko UNESCOren egoitzan, irailaren 9an kongresu bat egingo da; bertan aztertuko dira globalizatutako eta digitalizatutako egungo eleaniztasunaren ezaugarri nagusiak, baita alfabetatzeko politiketan eta praktiketan dituzten inplikazioak ere, testuinguru eleaniztunetan inklusio handiagoa lortzeko. 

UNESCOk gogorazten duenez, 2019ko Nazioarteko Alfabetatze Eguna aukera ona da elkartasun keinuak adierazteko eta aintzatespenak egiteko, bai aurten ospatzen ari den Nazioarteko Indigenen Hizkuntza urteari, bai orain dela 25 urteko Hezkuntza Premia Bereziei buruzko Munduko Konferentziari eta bertan egin zen heziketa inklusiboaren gaineko Salamancako Adierazpenari.

Egilea: Luisa Maria Puertas

Luisa Mari

Be the first to comment on "Nazioarteko alfabetatze eguna"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*