Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean aisialdirako jarduera gustukoenak musika entzutea, kalean egotea eta ikus-entzunezkoen kontsumoa dira. Konkretuki, Youtube, Whatsapp, Facebook eta Instagram dira erabilienak.

Sare mundialean 4.000 miloi erabiltzaile izatera heldu gara azkenengo urtean, 1.000 miloi web orrialde daude eta berri faltsuek (fake news) bereganatutako interesa gero eta handiagoa da. Interneten fake news hitzen inguruko bilaketa eginez gero, milioika emaitza agertzen dira, gai guztietakoaz. Adibidez, Maiatzak 26ko hauteskunde kanpainan, 10.000 euroko gizarte diru-laguntza kobratzen zuen Pakistango bikote baten berria pil-pilean egon da. 2015 urtean publikatu zen informazio hau lehenengoz, atzerritarrek diru laguntza gehiago kobratzen zituztela salatzeko eta 2019an  berriro ere plazaratu zen. 

Desinformazio egoera handi horri aurre egiteko abilezi berriak behar dira eta berauek ikasteko Hezkuntza Sistema beharrezkoa da. UNESCO-ren arabera,  badago konpetentzia bat hori guztia espezifikoki lantzen duena: alfabetatze mediatiko eta informazionala, hain zuzen. Konpetentzia hori mezuak ulertzeko autonomia lortzeko, modu kritikoan informazioa ulertzko, eduki berriak sortzeko eta komunikabide berriak garatzen dituzten harremanetan parte hartzeko eta elkar eragiteko ahalmena da.

Konpetentzia hori garatzeko esfortzua mundu osoan jorratzen ari da, unibertsitate, ikerkuntza zentro, gobernuz kanpoko erakunde, komunikabide eta abarrek lantzen dihardute, Kanada eta Estatu Batuetatik Brasilera, Eslovakiatik Italiara, Singapurren eta Austral bezalako herrialdeetara. Herri  guzti horietan proiektu anitzak garatzen ari dira ikasleak alfabetatzeko, bai haur hezkuntzakoak zein unibertsitatekoak. Zenbait baliabide eta tresna digitalak eskaintzen dira ikasleen adinei eta irakasleen beharrei egokituta. Monterreyko teknologikoaren Hezkuntza Berrikuntzako Begiralekuan sortutako mapan, hezkuntza ekimen desberdinak azaltzen dira. Informazio gehiago lortzeko,  mapan agertzen diren emaitzetan klikatzea nahikoa da bistaratu ahal izateko.

Egilea: Andoni Totorika

IMG_Andoni