Munduko unibertsitaterik hoberenek, Harvardek, esaterako, sexu jazarpenaren inguruko formakuntza eta ekitaldiak antolatzen dituzte une oro. Izan ere, tankera honetako ekitaldiak antolatzea bikaintasun-indikadorea da.
Deustuko Zuzenbide Fakultateak aste honetan bi eztabaida-saio antolatu ditu sexu jazarpenaren inguruan. RTVE-eko “voces contra el silencio” dokumentala ardatza izango da, World Media Festibal-eko Globo de Oro irabazi zuena Hamburgon.
Bilboko kanpusean martxoaren 27an ospatuko da ekitaldi hau, Garate aretoan 13.00etan. Donostiako kanpusean, Deusto Forum Gipuzkoa-k antolatuta, martxoaren 28an izango da, Digital aretoan 9:30ean.
Ekitaldi hauetan parte hartzea biktimeekiko solidaritate aktiboaren isla da eta doako inskripzioa egin behar da.