Musika Música jaialdia Bilbao 700 fundazioak urtero Euskalduna jauregian antolatzen duen musika klasikoko jaialdia da. Martxoaren 1ean, 2an, eta 3an Bilbo musika klasikoz eta horretaz gozatu nahi duten pertsonez beteko da, jaialdiaren XVIII. edizioan. Musika Música-ren helburua musika klasikoa sustatzea eta hedatzea da, eta hori lortzeko hainbat kontzertu eta jarduera eskaintzen ditu; han, bertoko artistek nahiz internazionalek hartzen dute parte. Musika klasikoko maratoia da, eta ordu bat baino gutxiago irauten duten kontzertuak arrazoizko prezioan eskaintzen ditu.

Urte bakoitzerako gai edo etapa ezberdina aukeratzen da. Aurten, Londres eta New York hirietan XIX. eta XX. mendeen artean sortutako musika izango da protagonista: Elgar, Holst eta Britten (Londrestik) nahiz Gerswhin, Copland eta Bernstein (New Yorkekoak) musikagileen lanak entzungo dira, beste batzuekin batera.

Jaialdiak frogatzen du musika klasikoak arrakasta itzela izaten jarraitzen duela. Kopuruei besterik ez zaie begiratu behar: joan den urtean, 30.000 pertsona baino gehiago gerturatu ziren aukera aprobetxatzera.

Egilea: Ane Lopez de Aguileta

IMG-4251