Bartzelonako V. Ship2B Impact Forum-ean, inpaktu sozialeko start-upak aurkezten diren tokian, Tonee Ndungu-k Kytabu aplikazioa aurkeztu du. Aplikazio horrek, ikasle kenyarrei behar dituzten liburu guztiak beren gailuetan prezio baxuan izateko aukera emateaz gain, hezkuntza komunitate osoa gailu bakar batean  konektatuta egotea ahalbidetzen du.

Kenyan milioi bat ume eta neska ezin dira oraindik eskolara joan, 2003tik  Lehen Hezkuntza doakoa izan arren. Haurren etxeen eta ikastetxeen arteko distantzia handiak daude alde batetik, eta bestetik, heziketak kalitate baxukoa eta garestia izaten jarraitzen du. Aplikazio hori baliagarria izan daiteke hainbat arrazoirengatik adingabeek heziketa jaso ezin duten leku horietara iristeko,  baldin eta adingabe horiek oinarrizko telefono mugikorrak badituzte.

Ndunguk 36 urte zituela sortu zuen Kitabu. Kalitatezko hezkuntza eskaintzen duen plataforma bat sortu nahi zuen irakasleen, ikasleen eta gurasoen  partaidetza eta elkarren arteko jarduerak bermatu ahal izateko. Horrela, aplikazio hori erabiltzen duten ikasleek, hamar argitaletxerekin duten akordioari esker, sarbidea dute swahiliz eta ingelesez digitalizatutako liburuetara, hau da, orain arte, 1.700 ale baino gehiagora. Aplikazio horri esker, plataforma hori inplementatuta dagoen ikastetxeetako ikasleek nahiz euren kabuz aplikazioa deskargatzen dutenek 0,018 zentimoan aloka dezakete liburu bat egun baterako, aste baterako edo ikasturte osorako. Bestalde, irakasleek eduki gehiago igo ditzakete;  besteak beste, azalpenbideoak, grafikoak, irudiak eta simulazioazterketak kargatu ditzakete, eta, gainera, familiek euren semealaben bilakaera akademikoari jarrai diezaiokete.

Ndungu hobetzeko gaitasunaren eta solidaritatearen adibidea da. Ikasle ona izan zen Lehen Hezkuntzan, baina Bigarren Hezkuntzan, liburuetan testuetako irudiak bukatu zirenean eta dena testu huts bihurtu zenean, zailtasunak izaten hasi zen. Beranduago dislexia zuela jakin zuen, baina aurrera egin zuen eta  unibertsitatean graduatzea lortu zuen, Kazetaritzan eta Nazioarteko Harremanetan. Geroago, 2008an, Kenya gailentzen hasi zenean, techub bat sortu zuen, teknologiarekin lotutako goraka ari diren negozioak merkatura plazaratzeko espazioa. Orduan konturatu zen aurrerapen teknologiko txikiekin zirrara handi eta positiboa sor daitekeela jende askorengan.

Zailtasunak aukera bihurtzeak eta solidaritateak mendiak mugi ditzakete. Afrika da gazte kopuru handiena duen kontinentea, eta Toneeren ustez, bere errealitatea eta mundukoa aldatuko dituen belaunaldia da.

Egilea: Isabel Mendizabal

IMG_-ua20bk