Bystander intervention edo lekukoen parte-hartze aktiboa etapa guztietan

Indarkeria, jazarpena eta genero-indarkeria, oso zabalduta daude. Gainditzeko denon parte-hartze aktiboa behar da. Horretarako, aspaldidanik, nazioarteko komunitate zientifikoak hezkuntzarako programak ikertu ditu. Haien artean, unibertsitate askotan Bystander Intervention edo lekukoen parte-hartze aktiboa arrakastatsuena agertzen da.

Gero eta argiago dago indarkeria gainditzeko prebentzio lana egitea ezinbestekoa dela eta horretarako lehenbailehen neurri hezitzaileak sartu behar dira eskoletan. Egunkari honetan beste artikuluetan azaldu dugunez, honelako programak  hezkuntza-maila guztietara hedatzeko asmoz, Kentuckyko unibertsitateko Green Dot programako taldeak Kentuckyko bigarren hezkuntzako 26 eskolatan Bystander intervention programa martxan jarri zuen. Emaitzak argi utzi zuten 5 urteren ondoren haren eraginkortasuna, eskoletan jazarpen sexuala eta indarkeria-kasuak  murriztu egin baitziren. Horretarako prebentzio lana eskolaren kulturan txertatu behar da. Arrakastaren giltza iritzi-buruak identifikatzea eta prestatzea da. Ikasle horien betebeharra da zabaltzea eta normalizatzea, indarkeria ezin dela onartu eta horren kontra denon parte hartzearen ideia.

Orain beste etapetara, 6-8 urteko geletara eta 3 urteko geletara, Green Dot programa zabaltzen ari dira, adin bakoitzeko ezaugarri batzuk kontutan hartuz. Etapa hauetan osagai nagusi bat helduen papera da, eta ondorioz, gurasoen, irakasleen eta komunitateko beste kideen formazioa. Helduak oso garrantzitsuak dira testuinguru seguruak lortzeko, arriskua ikusteko eta zuzentzeko eta umeak babesteko.

Bigarren osagaia ikasleen formazioa da. 6-8 urtekoen formazioaren helburu nagusien artean hauexek dira: jazarpena eta genero indarkeria noizbehinkako harremanetan antzematea; bere parte-hartze aktiboa izateko topatu ahal dituzten oztopoak aurreikustea; eskola segurua sortzeko beraien zeregina   hausnartzea; nolako pertsona mota izan nahi duten identifikatzea; testuinguru segurua izateko behar diren arauak nola ezarri eta parte-hartze aktibo eta positiboaren kultura bere ikastetxean nola sortu.

Etapa horretako hirugarren osagaia da ikasle batzuekin prestakuntzan sakontzea, hots, eragin positiboa izaten duten taldeak eratzea

Ikerketek adierazi dute etapa honetako jazarpena lotura daukala gero gazteetan edo nagusitan eman daitekeen genero-indarkeria eta indarkeria orokorrean, beraz adin hotetan esku-hartzea prebentziorako indar handia izan dezake.

3 urteko umeek Bystanderen jarrerak errez ikas ditzakete nagusien laguntzarekin. Beraiek eta nagusiak ikasi behar dute iseka, haginka egitea, jotzea, ostikadak ematea, bultzatzea ez direla umekeriak ez dela normala eta ezin dela onartu. Adin honetan, ipuinak, olerkiak, kantak, talde lana, jokuak, artea eta bideoak erabiltzen dira.

 

Eskolak puntu berdez edo green dots betetzen joatea guztion lana da indarkeria deuseztatzeko eta eskola seguruak izateko.

Egilea: Mª Luisa Jaussi

Jaussi

Be the first to comment on "Bystander intervention edo lekukoen parte-hartze aktiboa etapa guztietan"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*