Tertulia Literario Dialogikoak (TLD) egiteko irakasleentzako iradokizunak

«Baliabideak» atalean eskuragarri utzi nahi dizkizuegu oso baliogarriak izan daitezken iradokizun batzuk TLDak egiteko. Rocio Garcia Carrionek egindako artikuluaren Agora de Profesores atalearen itzulpena da.

  • Zentzu kolektiboa sortu: ikasleak partaide egitea liburuaren aukeraketan, eta horretarako solasean aritzea eta argudiatzea gizateriaren literatura-sorkuntza onenak irakurtzeak duen zentzua. Haiek animatzea hori eskolaz haragoko beste pertsona batzuekin partekatzera.

 

  • Bermatu ikasle guztiek testua irakurri dutela eta beren burua prestatu dutela zuzenean ikasleen esku-hartzeekin hasiko den solasaldirako; horren helburua da solasaldia ez bideratzea bakarrik testua modu mekanikoan ulertzera, baizik eta irakurritakoaren hausnarketa sakonagoa egitera.

 

  • Lehen solasaldietan, irakaslea prest egon behar da kalitatezko eredua emateko eta ikasleak dinamika dialogikoan gidatzeko. Betiere berdintasunezko elkarrizketaren posiziotik, partekatzeko ideia moten adibideak iradoki ditzake, eta gaiak sar ditzake balioekin, sentimenduekin, emozioekin nahiz testuan ager daitekeen ikasgai edo kontzeptu berriren batekin lotuta.

 

  • Ikasleen solasaldiaren haragoko jakin-nahia eta ikertzeko gogoa piztu eta sustatuko dituzten interakzioak sustatu. Animatu behar ditu solasaldian sortutako galderei erantzunak bilatzera eta gainerakoekin parteka dezaketen informazioan nahiz ezagutzetan sakontzera.

 

  • Irakasleak ekidin behar du ekarpenak ebaluatzea erantzun zuzentzat edo okertzat jota. Ikasleen artean interakzioak sustatu behar dira, eta horiek lagundu behar diete pentsatzen, hausnartzen, azaltzen, arrazoitzen, argudiatzen, elkarri galderak egiten eta adostasuna edo desadostasuna adierazten, beste goi-mailako funtzio mental batzuen artean.

 

  • Haien artean interakzioa sustatu, euren esku-hartzeak irakasleari bakarrik zuzenduta egotea ekiditea.

 

  • Elkartasuna eta berdintasunezko elkarrizketa ahalbidetu, eta, horretarako, maiztasun txikiagoarekin parte hartzen duten ikasleak lehenetsi eta parte hartzera animatu; horren helburua da guztiek baliozko argudioak ematea elkarrizketan, elkarrekiko errespetuzko eta gainerakoen pentsamendua modu aktiboan entzuteko giroan.

Egilea: Kaiera

Kaiera Logo (K)

Be the first to comment on "Tertulia Literario Dialogikoak (TLD) egiteko irakasleentzako iradokizunak"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*