Luisa eta A Muscles del Gegants mintegia: inflexio-puntua haren bizitzan.

Valentziako A Muscles dels Gegants mintegiko Pedagogia Solasaldi Dialogikoak (PSD) eragin handia izan du parte-hartzaileengan, eta eraldaketa sakonak eragin ditu bai euren bizitza publikoan bai pribatuan. Era berean, Valentziako haurren hezkuntza hobetzen lagundu du.

 

Luisa 2011n Valentziako irakasleen mintegi baten ondotik hasitako mugimenduaren kidea da, eta, harentzat, espazio horretan parte hartzeak inflexio-puntua ekarri zuen haren bizitzan, ez bakarrik arlo profesionalean, baita pertsonalean ere.

 

Luisa 2012an hasi zen A Muscles dels Gegants mintegiko Pedagogia Solasaldi Dialogikoan parte hartzen, urtebete lehenago sortu zena Valentziako Erkidegoko haurren hezkuntza hobetzeko ametsarekin.  Espazio horrek eragin handia izan zuen harengan; izan ere, irakasle-ikasketak bukatu zituenean oso itxaropentsu bazegoen ere, ondoren ez zuen benetan eraldatzailea zen prestakuntza-espaziorik aurkitu. Bere lanbidean gustuko ez zituen alderdi asko hobetzeko gai ez zela ikusita, etsipena heldu zen.

 

Lanbideari zegokionez galtzen ari zen zentzuak ez zion arlo horri bakarrik eragiten. Arlo pertsonalean, parekidea ez zen harreman afektiboa zuen, eta horri askatasun-falta, berekoikeria, beldurra eta hertsapena gehitu behar zitzaizkion. Baina, horren jakitun izanda ere, ez zuen uztea lortzen bi arrazoi nagusigatik: maitasunarekin eta harremanekin lotutako argudio-faltagatik eta urrats hori egiteko ahalduntzeko eta seguru sentiarazteko moduko ingurune solidario eta koherenterik ez zuelako. Horregatik, Jesús Gómezen Radical Love solasaldian parte hartzeak eragin handia izan zuen harengan, beharrezko argudioak eman baitzizkion harreman afektiboei buruzko ikuskera eraisteko, eta, hain zuzen, ikuskera horrek, askatasunik ez emateaz gain, are gehiago kateatzen zuen.

 

PSDei nahiz harreman parekide eta solidarioak nagusi diren espazioan egin dituen lagun onei esker, Luisak ebidentziak eta elkartasuna eman zizkion ingurunea aurkitu zuen. Horrela, berriz ere zentzua eman zion bere lanbideari eta koherentzia handiagoz ibiltzen hasi zen; ondorioz, bizitzako eraldaketarik handiena egin zuen.

 

Luisak lanean jarraitzen du (hori baita bere nahia) neskato eta neska gazteek harreman askeak eta parekideak izan ditzaten, ilusioz eta pasioz beteak. Beste emakume batzuekin batera, “Grup de Dones Sherezade: dialogant el feminisme” izeneko taldearen burua da; bertan, feminismo dialogikoaren esparruan, genero-indarkeria desagerrarazteko lan egiten dute, baita utopia helmugatzat duten harremanak sortzeko ere.

 

Egilea: Susana Gómez

Be the first to comment on "Luisa eta A Muscles del Gegants mintegia: inflexio-puntua haren bizitzan."

Leave a comment

Your email address will not be published.


*