Badira 50 urte Paulo Freirek Zapalduen Pedagogia Txilen idatzi zuela, 1974. urtean argitaratu bazen ere. Liburu horretan, Freirek hezkuntzaren planteamendu berria aurkeztu zuen, metodologia dialogikoan oinarritua, gizarteak eta hezkuntzak zapaltzen dituzten kolektiboen eta gizarte orokorraren askatasuna aldarrikatzeko xedez.

 

Paulo Freire ”Doctor honoris causa” nazioarteko 27 unbertsitatetan, XX. mendeko pedagogorik nagusienetakoa da. Zapalduen pedagogia liburuan  egun gaurkotasun osoa duten ideiak planteatzen dira, horien artean: berdintasunean oinarritutako komunikazioaren garrantzia irakaskuntzan; irakaskuntza bankarioa arbuiatzea, ikasleak ez baitira ezagutza-ontziak.  Metodo dialogikoak gogoeta eta ekintza ditu ardatz eta ez elkarrizketa edo polemika hutsak; ikuspegi kritikoa duen hezkuntza aldarrikatzen du.

 

Zapalduen Pedagogiaren urteurrena aitzakitzat hartuta, Freirek  hezkuntzari eta gizarte osoari egindako ekarpenak goraipatzeko hainbat ekitaldi aprobetxatu dira munduan zehar;  horien artean, Kaierak informatu zuen bezala, New Yorken apirilaren 13 eta 17 bitartean Hezkuntzaren Ikerketarako Amerikar Elkarteak (AERA ingelesez) egin zituen urteroko topaketak.

 

Deustuko unibertsitatean, maiatzaren 31n, egin zen Deustu Forumaren protagonistak Freire bera eta bere liburua izan ziren; bertan, Ramón Flechak azpimarratu zuen utopiaren garrantzia mundua eraldatzeko. Freirerentzat, ametsak eta zehaztasun zientifiko handia dira arrakasta akademikoaren ardatzak.

 

Gaur bertan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan,  Ikas Komunitatearen proiektuaren bere II. Topaketetan  omenaldia egingo zaio Freireri. Zapalduen Pedagogia liburuaren garrantziaz hitz egingo du Ramon Flechak, eta batez ere, Freireren ekarpenak bizitzeko aukera izango da.

 

Horretaz gain, alde batetik, ikastetxeek partekatuko dituzten Jarduera Arrakastatsuen aurkezpenetan Freireren aztarnak eta oinatzak ikusiko dira eta, beste aldetik,  liburuaren lehen kapituluari buruzko tertulia dialogikoan parte hartzeko aukera egongo da.

 

ADARRA Pedagogia Erakundeak, Kaieraren aipamen honen bidez, Zapalduen Pedagogiaren urteurrena zuekin ospatu aipamen honen bidez, eta Freireren lan osoa aldarrikatu nahi du, inoiz baino gaurkoagoa delako, inoiz baino beharrezkoagoa  (edo behar-beharrezkoa inoiz baino kenduta) delako gure hezkuntza-sistemarako eta gure gizarte osorako.

 

Egilea: Olatz Campos

olatz