Azken  urteetako  datuen arabera,  Portugalek lortu du hobekuntza handiena ELGAk egiten  dituen probetan. Hezkuntzan nabarmena da hobekuntza (PISA, 2015).

C:Usersir015633mljnDownloadsTaula_Portugalen emaitzak PISAn.png

2005.  urtean Portugal  PISAko batez bestekoaren azpitik zegoen proba  guztietan. Hamar urte geroago, berriz, batez bestekoaren  gainetik dago, eta Espainiako estatuaren emaitzak gainditzen ditu proba guztietan.  Horrez gain, eta askoz garrantzitsuagoa dena, eskola uzten dutenen ehunekoa 25  puntu txikitu da (%38,5 etik %13,7ra). Gizarteak ontzat hartzen duen kalitatezko  eta berdintasunezko eskola publikoa lortu nahi dute portugaldarrek. Horretarako, 1986.  urtean adostutako legean oinarriturik, sistema eraginkorragoa lortzeko asmoz, erreformak egin  dituzte hainbat arlotan, eskoletan partaidetza handitzeko eta hezkuntzako gastu publikoa areagotzeko, besteak beste.

 

Emaitza  horiek sakonki  aztertuz,  beste  datu esanguratsu batzuk  aurki daitezke. Alde batetik,  irakasleen trebakuntza sendotu egin  da. Gaur egun euren lanerako derrigorrezkoa  dute, Gradua egiteaz gain, Master bat ere egitea.  Trebakuntza indartzeak beste ondorio bat ere izan du: irakasleen  soldaten igoera ekarri du. Bestetik, eskoletako autonomia  handitu egin  dute eta horri esker ikerkuntza eta berrikuntza erraztu egin dituzte.

Hezkuntza  ministroak eta hainbat  adituk  diotenez, kontuz  ibili behar da arrakastak  sor ditzakeen arazoetan ez jausteko:  irakasleen lana soilik probetan agertzen  diren arloetan oinarritzea;  arreta irakaskuntzari eskaini beharrean, ahalegina azterketak egitera bideratzea; edo eskolan  landu behar diren beste konpetentziak baztertzea (pentsamendu kritikoa, adibidez). Arrisku horiei lehenbailehen egin behar zaie aurre.

Dena  den, lortutako  emaitzak ez ditu  inork ezbaian ipintzen. Horren adierazle da gero eta  familia gehiagok eskolaratzen dituztela euren seme-alabak  eskola publikoetan.

Egilea: Jesús Marauri

Jesus Marauri2