Periódico Educación-etik itzulita
Abuztuaren amaiera bakoitzak sentsazioak, sentimenduak eta emozio kontrajarriak ekartzen dizkigu. Egun zoragarriak igaro ditugu maite ditugun pertsonen ondoan, eta orain ikasturtearen hasierari, berriz elkartzeari eta itxaropen berriak pizten dituzten hortzimugei egiten diete bide.
Badakigu zentzua, helburua, ilusioa izatea garrantzitsua dela helburuak, ametsak eta gizarte-hobekuntzak lortzeko. Ikasturte bakoitza itxaropen berri bat da berdintasunean, inklusioan, desberdintasunen gainditzean, indarkeriaren gainditzean eta justizia sozialean aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Hezkuntzarekin lotuta gauden pertsonek amets horiek bizirik mantentzen jarrai dezakegu, inoiz itzali ez daitezen, nahiz eta batzuek sinetsarazi nahi diguten ez direla posible.
Kontua da, horiek guztiak merezi dutela borrokatzen jarraitzeko, emaitzak ikusi behar ditugula; eskola batzuk erakusten ari direla lehen ezinezkoa zirudiena, benetan ez zela hala. Zortea daukat zailtasun eta oztopo askoren gainetik gizarte-hobekuntza horiek errealitate bihurtzen ari diren eskolak ezagutzeko. Eskola horiek kexaren hizkeratik urrundu dira, eta aukeren hizkeran jarri dute arreta. Baina, batez ere, badakite emaitza akademiko eta sozialak lor daitezen bi osagai uztartu behar direla:
1. ametsak, gure lanbidearen bidez ikasle guztien bizitza hobetzeko ilusioa;
2. inpaktu sozialeko zientzia, egunero hazten doan eta metatutako ezagutza, gizarteak beti hobetu dituena eta gizateriok aurrera egiteko aukera eman diguna.
Gizarte Dialogikoan bi faktore hauen inpaktua biderketaren adibidearekin azaltzen da, denok ondo ulertzen duguna: horietako bat 10 bada, baina bestea 0, emaitza badakigu zein den.
Ikasturte berri bat iritsi da. Itxaropen berri gisa har dezakegu, bi osagai horiez bete, eta inoiz pentsatuko ez genukeena lor dezakegu, gure gelatik eta bizitzatik igarotzen diren haurren, nerabeen eta gazteen bizitzan arrastoa utziz eta gure lanbideari zentzua emanez.
Hori egiteko modu bat tertulia pedagogiko dialogikoetan parte hartzea da; gizarte-hobekuntzan izan dituzten emaitzak zabalduak eta frogatuak dira. Irailaren 17an, online formatuan, hiru elkarte hezitzailek (Iris AEBE, Odissea eta Adarra) antolatutako tertulian parte hartu dezakezu, errealitate sozial berri horiek lortzen ari direnak. Irakurtzeko proposatu duten liburua Katalin Karikórena da, Medikuntzako Nobel sariduna eta bizitzako adibide bat. Nahikoa da iruzkindu nahi den zerbait aukeratzea eta elkarrizketak gozatzea; horiek lagunduko digute ikasturte berriari bi osagai giltzarri horiekin aurre egiten. Apuntatuko zara?
Argazkia: Freepik
Egilea: Sara Carbonell