El Diario Feministatik itulita
Ned Rorem konpositorearen arabera, «inoiz izan den musika pedagogorik garrantzitsuena» izan zen. Bere ikasleak gerora mundu osoan ospea lortu zuten musikariak izan ziren: Leonard Bernstein, Aaron Copland, Quincy Jones, Astor Piazzolla, Philip Glass, John Eliot Gardiner, Daniel Barenboim, Elliott Carter… Musikari garrantzitsuen zerrenda horrekin, mundu modernoaren soinua sortzen lagundu zuela esaten da.
Nadia Boulangerrek musika-azterketa akademikoan oinarri zorrotza erakutsi zien ikasleei, eta, gainera, bakoitzak bere hizkuntza bereizgarria aurki zezan bultzatu zuen. Parisen ez ezik, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ere irakatsi zuen. Kontserbatorio nagusiekin lan egin zuen, Juilliard School, Yehudi Menuhin School, Royal College of Music eta Royal Academy of Music barne. Ekarpen horrekin, musika klasikoaren historiako emakumerik garrantzitsuena bezala ere deskriba liteke.
Orkestra zuzendari gisa, Monteverdiren obrak berreskuratu zituen lehenetarikoa izan zen (1930eko hamarkadan). Era berean, Londresko Royal Philharmonic Society (1937), Bostongo Orkestra Sinfonikoa (1938) eta New Yorkeko Orkestra Filarmonikorako (1939) kontzertu bat zuzendu zuen lehen emakumea izan zen. Nadia Boulnger Igor Stravinskyren aholkularia ere izan zen, eta bere musikaren sustatzaile sutsua, musikaren munduko zatirik handienak bere jeinua zalantzan jartzen zuenean. Munduko hainbat konposizio berritzaileren estreinaldiaren arduraduna ere izan zen.
Baina Nadia Boulanger ez zen musika klasikoaren historiarako figura garrantzitsua bakarrik izan, jazza, tangoa, funka eta hip-hopa ere garrantzitsuak izan ziren. Quincy Jonesek inoiz esan du musikari gisa zen guztia 1950eko hamarkadan Parisen Nadia Boulangerren irakaskuntzapean eman zuen heziketa goiztiarrari zor ziola. Era berean, ikasle bakoitzaren ahotsa sustatzeko eta eragiteko modu berezi bat zuela aipatu du, nahiz eta haiek oraindik ez jakin zer izan zitekeen ahots hori.
Egilea: María Sol Antolín