Diario Feministatik itzulita

Orain arte jakin denaren arabera, 22 urteko gazte bat hil dute Sentmenaten bere aitastroak, amak jasaten ari zen eraso larri batean tartean sartzeagatik. Genero-indarkeria isolatzailearen adibidea da kasua. Nazioarteko komunitate zientifikoak jada adierazi duenez, eta hainbat parlamentutan eta elkarte zientifikotan (izen desberdinekin) jasotzen ari den bezala, genero-indarkeria isolatzailea biktimak babesten dituzten pertsonek jasaten duten indarkeria da, helburu bakar batekin: inork ez babestea eta biktimak bakartuta geratzea.

Nazioarteko ebidentzia zientifikoek argi erakusten dute genero-indarkeria isolatzailea desagerrarazi gabe ezinezkoa dela genero-indarkeria gainditzeko aurrera egitea. Denek diote edozein eraso jasaten duen biktima babestu behar dela, baina praktikan oso gutxi ausartzen dira hori egitera, eta horrek eragiten du biktima gehienek ez salatzea edo salatzen dutenean berriz biktimizazio oso larriak jasatea.

Egoera horrek berak eragiten du gai hauetan ardura postuetan dauden askok kontzeptu hau ikusezin bihurtzen saiatzea, ez dadin argitara atera kasu batzuetan beste alde batera begiratzen dutela, babesleei babesik eman gabe, gizartearen babesa jasotzea ezinezko bihurtzen diete defendatzeko betebeharra duten pertsonei.

Egileak:

Ane López de Aguileta, Me Too Schools-eko koordinatzailea

Ramon Flecha, Gender Violence kategorian lehen zientzialaria Google Scholar-en

Ane López de Aguileta Ramon Flecha

 

 

 

 

Loading