El Diario Feministatik itzulita
Kasu honek indartu egiten du baimenaren inguruko eztabaida, bereziki botere testuinguruetan, akademiaren arloan bereziki. Ikasle batek sexu-erasoagatik salatu zuen irakaslea, eta nahiz eta justiziak epaitegi-gertakaria artxibatu, unibertsitatearen barne ikerketak—15 lekukotzatan oinarrituta—ondorioztatu zuen irakasleak bere agintea gaizki erabili zuela.
Nazioarteko ikerketa zientifikoek, Frontiers in Psychology aldizkarian (2020) argitaratu bezala, baimena ezin da ulertu erabaki isolatu edo ahozko soil gisa. Testuinguru horretan, baimena ez da “bai” edo “ez” soilik, baizik eta esanahi, afektu eta botere-posizioen komunikazioaren emaitza da. Ikerketak nabarmendu du boterearen gaizki erabilerak —besteak beste, irakasle eta ikasleen arteko egiturazko desberdintasunek sortuak— erabakiak baldintza ditzakeela, presio ezkutuengatik, menpekotasun akademikoagatik edo errepresalietatik beldurragatik.
Beharrezkoa eta premiazkoa da epaitegi-prozesuek azken ikerketetan oinarritutako baimenaren ikuspegi zientifikoa txertatzea, biktimen babes eraginkorra bermatzeko, eta unibertsitatean ikaskuntza eta elkarbizitza seguru eta justuagoak sortzen laguntzeko. Baina baita ere ezinbestekoa da unibertsitateek, osasun arloan bezain zorrotz aritzen diren bezala zientzia frogaetan, baiemen gaietan (horien artean sexu-jazarpena eta botere-abusuak) ere ikaskuntza maila berean bermatzea, zientzia frogetan oinarrituta eta gezurrak alde batera utzita.