(Diario Feminista-tik itzulita)
Gaur, Informazioaren Sarbide Unibertsalaren Nazioarteko Egunean, laurogei pertsona ingururen aurrean, Daily27.info aurkeztu da ofizialki. Zientziaren eta kazetaritzaren eragin sozialetik diseinatutako eguneroko berritzailea da, eta giza eskubideak sustatzera zuzenduta dago, bereziki Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 27. artikulua, honako hau ezartzen duena: “Pertsona orok du komunitatearen bizitza kulturalean askatasunez parte hartzeko eskubidea, arteez gozatzekoa eta aurrerapen zientifikoan eta horren ondoriozko onuretan parte hartzekoa.”
Bitartekoak pertsonak zientzian eta kulturan egindako azken aurrerapenekin lotuko dituen informazioa eskaintzea izango du helburu, eta informazio erabakigarria eskuratzea bermatuko du, zientziarako sarbidea izateko eskubidearekin bat etorriz, eta, horregatik, gizartean eragina duten ebidentzia zientifikoak izango dira informazio-iturri nagusia.
Mar Joanperek, Daily27ko zuzendariak, Ana Burgués zuzendarikidearekin eta Aitor Alzaga editorearekin batera, aurkezpen bikaina egin du. Zalantzarik gabe, albisteak kontatzen diren moduan eta, batez ere, kazetaritza gizartearen eraginera eta munduaren hobekuntzara bideratzen den moduan eragina izango duen hedabidea izango da.
Diario Feminista DFn pozik gaude albiste bikain honekin, zalantzarik gabe, gure gizarteak hobetzeko aurrerapauso handia izan delako.
Egilea: Cristina Pulido