Jakina dugu musika edota pieza klasikoak entzuteak eta haiei buruzko eztabaidek gizartearen oinarrizko balioetara gerturatzen gaituztela haur, gazte zein helduok. Zoritxarrez, testuinguru askotan operara joatea ez da zinemara joatea bezalakoa; izan ere, operako sarreren prezioak ez daude patrika guztien eskura. Baina badaude ekimen batzuk Mozart, Verdi edo Puccini gazteriari gerturatzeko. Esaterako, Bilboko Operaren Lagunen Elkarteak, ABAOk, aurten 70. denboraldiari ekin dio, eta gazteei zuzendutako atala dute: GAZTEAM

Ekimen horren bitartez, 25 urte baino gutxiagoko gazteek operarako eserleku hoberenak eskuratu ditzakete 25 €-ren truke. Eta 26 urte baditut? GAZTEAMek badu 30 urtetik beherako gazteentzako eskaintza ere bai, eguneko operarako eserleku hoberenak 30 €-an. Hala, denboraldi bakoitzean (urritik maiatzera), bost opera antzezten dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Beraz, gizarteak historian zehar antzeztu eta kantatu dituen piezak gazteriaren eskura daude, opera ere gazteen interesekoa izan baitaiteke. 

Egilea: Kaiera