Jakin badakigu Paulo Freirek aztarna handia utzi zuela hezkuntzan bere lanaren bidez. Egun, mundu osoko pedagogorik garrantzitsuenetakoa dugu Freire, eta aurten haren 100. urteurrena leku askotan ospatzen ari dira, haren lana pertsona askoren itxaropen-iturri izan baitzen. Haren lanaren inpaktua nazioartekoa izan da, eta hala jarraitzen du izaten. Hartara, mundu osoko unibertsitate asko, baita garrantzitsuenak ere, ekitaldi bereziak antolatzen aritu dira 100 urteak ospatzeko.
Cambridge Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateak eta Cambridge Latin American Research in Education Collective (CLAREC) kolektiboak hainbat ekintza antolatu dituzte online, haietako batzuk gazteleraz eta portugesez ere bai. Besteak beste, unibertsitate horretako bi irakasle emerituk, Linda Hargreaves eta Maria Vieites-ek, gaur bertan honako hau eramango dute aurrera: “Ez utzi ezezagunarekiko beldurrak geldiarazterik. Freire-ren printzipioak aurrera eramaten, solasaldi dialogikoak bertako eskoletan, Hego Amerikako eskoletan eta bestelako testuinguruetan” (Don’t let the fear of what is difficult to paralyze you. Freirean principles in action: dialogic gatherings in local schools, Latin American schools and other learning contexts).
Hitzaldi horretaz gain, aste honetan zehar bestelako hitzaldiak eta ekintzak daude programatuta, eta hemen bertan kontsultatu daitezke eta izena eman, nahi izanez gero. Aipatu beharra dago ekintza horiek guztiak doan eskaintzen direla, denen eskura egon daitezen.
Egilea: Kaiera