Jakin badakigu indarkeria matxistarekin amaitzeko era eraginkor bat gizarteratze prebentiboa dela. Hau da, gaztetatik zer-nolako gizonezko ereduek erakartzen gaituzten eta zergatik hizpide izatea eta horri buruz hausnartzea baliagarria da indarkeriarik gabeko harremanak izateko eta desiratzeko. Hausnarketa horretan laguntzeko, beti dator ondo eztabaidarako guneak izatea, betiere horiek ebidentzietan oinarritzen badira. 

Hartara, ostegun honetan (maiatzak 13) hausnarketarako eta eztabaidarako gune ezin hobea izango dugu Marcos Castro ikertzailearen eskutik. 

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte, maskulinitate-ereduetan aplikaturiko ebidentzia zientifikoak eta horiek genero-indarkeriaren gizarteratze prebentiboan duten eragina landuko dira online jardunaldian. Ebidentzian oinarritutako hezkuntzaren aldeko Asturiaseko elkarteak antolatutako ekintza da, eta izena emateko esteka Twitterren ere badago eskuragarri. Bestalde, aipatzekoa da saioa doakoa izango dela, bada izena emateko ez baita ezer ordaindu behar (esteka hemen). Datu horrek ez digu zertan pentsarazi kalitate txikiko ekintza izango dela, baizik eta justu kontrakoa: nazioarteko korrontearekin bat eginez, ebidentzia zientifikoak ahalik eta gehien zabaldu behar dira, eta horretarako ahalik eta azkarren jarri behar dira herritarren esku.  

Egilea: Kaiera