Auli Toom ikerlari Finlandiarrak, Kirsi Pyhältö eta Frances O’Connell Rust-ekin batera, irakasleen nahimen profesionala aztertu dute (ingelesez teacher profesiona agency). 2015an argitaratutako artikuluan diotenez, irakasleen nahaimena ikasleen ikasketa-prozesuari aurrera egiteko beharrezkoa den oinarrizko gaitasuna da, baita garapen profesionalean aurrera egiteko eta irakasleen formakuntzan ere.
Ildo honetatik jarraituz, ikerketa enpirikoak eskasak dira egun, nahiz eta kontzeptu garrantzitsu honen inguruan kontzepetualizazio ezberdinak egon. Gauzak horrela, berrikuntzarako helburuak betetzeko eta erronkei aurrera egiteko bereziki baliagarria den gaitasun sorta da irakasleen nahimen profesionala. Eta horretan, irakasleen dialektika pertsonala eta lan egiten duten testuinguruen arteko harremana oso garrantzitsua da. Hezkuntzaren arlo honetan ikerketa gehiago behar bada ere, momentu honetan eskolak, administrazioak eta komunitateak irakasleen konpromezua eta espektatibak elikatu behar dituzte.
Egilea: Kaiera