Jakin badakigu kulturak berebiziko garrantzia duela pertsonen garapen sozialerako. Hartara, museoak bisitatzea eta horiek jasotzen dituzten obrez ikastea denen eskura egon beharko litzatekeen eskubidea da.
Egungo pandemia dela eta, ezinezkoa gertatzen zaigu nahiko genituzkeen museo guztiak bisitatzea. Gauzak horrela, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetxatu behar ditugu. Horren adibide bat Pariseko Louvre museoa da, zeinak online bisitak eskaintzen dituen bere areto eta obra guztiak etxetik ikus daitezken.
Nazioarteko museo garrantzitsuenetarikoen antzera, Louvrek ere online tourrak eskaintzen ditu. Tour horiek erabat malguak dira, eta erabiltzaileak erabakitzen du momentu oro zein gelatan sartu edota zeri erreparatu. Gainera, bisitek azalpenak eta xehetasunak ere eskaintzen dituzte, bisitariak ahalik eta esperientzia osoena izan dezan. Sailka ere erabaki daitezke bisitaren nondik norakoak, eta erabat doakoa da.
Horrelako ekimenak baliagarriak izan daitezke pandemia-garaian zein bestelako egoeretan bidaiatzeko baliabide ekonomikorik ez dutenentzat, munduko historiaren parte diren obrak haien eskura jartzen eta denen hezkuntza-aukerak sustatzen baitira.
Egilea: Kaiera